Astelehen eta martitzenian, zubi berezi hau ospatzeko, Abante eta Aixebe #fisioterapia zentruak ZABALIK egongo dira, ordutegi normalian. Hartu zure txanda!
Zeiñek esango zestan, oin dala 30 urte, hau eta George Michael-eta gustora entzutzen amaittuko nebala, sukaldian nabillela. Honek konfirmatzen nau #MariconPerdido bihurtu naizela. 😂
Detaile “unpopular” bat. 😜 Gogorra izan daiteke, baina ez zaigu interesatzen inondik inora pazientea minean zentraturik egotea; mina gainditzeko bidearen parte garrantzitsua, hain zuzen ere, mina bera bigarren maila batean lagatzea baita.
Improving fitness and function in complex regional pain syndrome (Suzanne Brook). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 3. Sympathetic nervous system and pain. Pain management. Clinical effectiveness. Physiotherapy Pain Association.
Lala Tamarren talentu musikalakin 😉 lilluratuta geratu zarienok, hamen dakazue info gehitxuago. https://eu.wikipedia.org/wiki/Lala_Tamar
Interesgarrixa. Hau ete da "min konplexu errejionalaren sindrome" horren detonantia? (antxiñako distrofia sinpatiko erreflexua, Sudeck...). Complex regional pain syndrome: Part 1 (Louis Gifford eta Mick Thacker). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 3. Sympathetic nervous system and pain. Pain management. Clinical effectiveness. Physiotherapy Pain Association.
Oso interesgarrixa; erreferentzia gordekot, hurrengo talibanakin aurkitzen naizenerako.... 😈 #fisioterapia #zientzia A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Louis Gifford eta Mick Thacker)
Konponente sinpatikoaren bide bihurria kontuan hartu behar da, sustrai dortsalaren / gongoil zerbikalen / besoko nerbio periferikoek izan ditzaketen papera sintomatologia atipikoak azaltzerakoan (tenperatura eta zirkulazio aldaketak, azalaren kolorea, izerdiaren distortsioa, handitasun sentsazioa, azalaren kalitatea, ikusmen gorabehera, aho lehorra...). #fisioterapia #zientzia A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Gifford & Thacker)
Irudi honen kalitatezko bertsio bat nahiko nuke, argitalpen batean erabiltzeko. Ahal bada librea, baina ordaintzeko prest ere banago. Ahüñemendi aldea da, Frantzia aldetik. Inork ba al daki non eskuratu dezakedan horrelakorik? (ipini dudan irudi hau Institut Géographique National-aren mapa baten argazkia da).
Valenciatik gogoratzen dot, iñoiz gaupasia Malvarrosako hondarrian amaittuta, hariatzan egoten ziran kañabera hondakin eta ule-pelotillok atentziñua deittu izan zestela. Kañaberak badakitt nundik zetozen, baiña pelotilla misteriotsuon jatorrixari buruz ez dakitt ezer. Oin, Mallorcan, barriro topau dittudaz ur ertzian. Iñok ba ete daki ze arraixo dirazen? Cc @gontxatorre
Zenbat iraungo leuke halako poltsa-pakete batek (txakurren kakak jasotzekua) gure herrixan, bateronbatek etxera eruan arte? #Mallorca #IllesBalears
Abioyian maleteruetan, maletak baiño ensaimada gehixago. Batzuek zortzi-hamar daroiez!😮. #Mallorca #IllesBalears
7:00etan, kaliak ixilik dagoz. Palmatik urtetzen diharduen hegazkiñen urriñeko burrundaria (5 miñittutik behin, bataz beste) eta kalatxorixak; besterik ez da entzutzen. #Mallorca #IllesBalears (argazkixa 8:00etakua da)
Kasoren baten, armozatzen dagozen hoteleko bezeruen inguruan ipiñi da bidegorrixori.
Balena tontorrian adibidez, baso haundi bat ikusten da, dorre defentsibo baten inguruan. Txalet bat ikusten da, baiña lagata dagola dirudi; basora ezin da sartu, imajinatzen dot babesgune izendatuta dagolako. Ondo onduan, hotelak eta etxebizitzak erreskadan, uretaraiñok ixa ixa. Eta hondar onduan, gauza kurioso bat: "Alua Hawaii" (sic) hotelari kendutako ur ertzeko zati bat, erabilpen publikoko piszinekin.
Ezagun da (eta pozten nau) kostaldian erabilpen publikua berreskuratzeko saiakerak dagozela. Boom turistikuan urtietan joeria eraikin pribauak kostia "jatia" izan zan (etxe partikularrak, hotelak...). Leku askotan hala dago ondiok, baiña leku honen inguruan mobitzen ikusi dotenangaittik, bateronbat (ingurumen arloko teknikuak, imajinatzen dot) horri bueltia emon nahixan dabil, eraikiñoi "okupautako" lurrak kentzen, edo euren inguruan bidegorri tipokuak eregitten. 1/2
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana