John "Takolo" Txakartegi lekittar-idahoarra dokumentatzen, egunotan. Laster familiakuak argazki hau eta beste batzuk commonsen kargatuko dittuez. https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Jon_Txakartegi?wprov=sfla1
Etxerako jostaillu barrixa. Afinau ostian, bi anaitxuekin jotzen hasi naizen lehelengo kantua: Tartalo by @josubergara https://youtu.be/wF9Uu0vcrd4
Egun gitxittan jan doten liburua. Aspaldiko partez ez neban autobusera alerik eruaten, irakortzeko gosez! https://eibar.org/blogak/orakulua/papelan-indarra
Bilbo Hiria irratixan, “Euskal Militantearen Sindromea”ri buruz berbetan http://abante.eus/burrukatu-baina-ez-osasuna-galdu/
“Txarto zagoz?” galdetzian, pazientia txartuago sentitzen da. “Hobeto zagoz?” galdetuta, ostera, hobeto sentitzen da. Zientifikoki frogatuta dago. Gure aukeria da (osagille izan edo ez) efektu hori gutxiestia, edo onerako erabiltzia. http://abante.eus/pazientearen-igurikimena/ #fisioterapia
Aspaldi nekan Dekameroi klasikua irakortzeko gogua. Eta hara! Gauza kurioso asko topau dittudaz, euskaldunen aipuak barne! https://eibar.org/blogak/orakulua/ron-pon-pon-gora-ta-gora-beti-decameron
Zapatu honetan, ostadarzale guztiok billeria dakagu Ondarrun, Ekai Lersundiri egindako omenaldixan. Etorriko zara? Gaiñera Bide Onera zinia zabalduko deskue, prémiere bat emoteko! https://eu.wikipedia.org/wiki/Butterfly_(telesaila)
Egun produktiboa UB-063 leizean, konpainia onean: batetik, saguzarren hibernazio koloniaren presentzia egonkorra egiaztatu dugu; eta beste aldetik, babesleku hauek mantentzeko jokabide egokiei buruz, eta beste hainbat gai interesgarriri buruz iritziak trukatzeko aukera izan dugu. Eskerrikasko Aizpitarte taldekoak, zuen laguntza ezinbestekoa izan da! https://actualid-ades.blogspot.com/2019/02/ub-063-saguzarretan.html #speleo
Neguan itsasuan baiñua hartzen daben “zororik” ezagutzen dozu? http://abante.eus/neguko-bainu-osasungarriak-eta-hidroterapia/ Ba ez egixozu barre egin, zu baiño azkarragua da eta. #fisioterapia
Babarrunak gindillarekin jaten dituztenak, azteka tradizioari fidelagoak, hutsik jaten dituztenak baino. https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin #culineitor
Euskarazko wikipedian hutsune handi bat zegoen: “mullet” tipoko ilearena. XX mendearen amaieran, “euskaldun fededun” “euskaldun mulletdun” kontzeptuak ordezkatu baitzuen. Orain lasai hil naiteke. https://eu.wikipedia.org/wiki/Mullet
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana