Erakutsi berriagoak

Bidaiarixan 1. araua umiei erakusten: helburua baiño, bidaia bera da inportantia. Gaztelugatxerutz hartu dogu, baiña dagoeneko bidian noaki zenbat geldialdi egin doguzen: Ereño, Gernika, Murueta, Sukarrieta... "Asko falta da?" hitzak ondiok ez dittudaz entzun. 😀

Gurasuen etxian astebetez, liburu entresakan (Eibarko kalietan zihar 15 ale inguru "askatu" dittudaz). Asko gustau jata hau "literatura y ficcion" modura sailkatzia. 😉 (oharra: nobela hau neuk erosittakua da, kuriosidadez. Gurasuak "gorrixak" ziran)

Azken asteko gerran, misillak eskritorio horretatik urten diraz. Oin leherketaren zain. 😈

"Two tone" garaiko ska gustuko neban, eta gero retroaktiboki zabaldu jatan zaletasun hori. Betagarri hasi zanian be, pozik hartu neban, . Baiña horrezkero etorri dan ufalakin, azkenian... nazkatu. Grazixia egin desta txosnetako Euskal Musika Tronpeterua irakortziak. Neuk be unamorixuan diñot: BASTA YA!!

Euforiko, gaurko ekittaldixan ostian. Lortuta: 1)Abadien Molla - Lazunarri luze bi jauzi barik. 2) Bira / traslutxa bereiztia (bustialdi kopuruakin zuzenian lotutako kontzeptuak). Arrakastia, listoia tamaño egokixan ipintzia da!

Gaurko girua arkeologuen artian (nere inguruan behintzat) tiburoiez + haragi odoltsuz betetako piszina batekua da. 😈 Kuriosua da oin dala 60 urteko girua be antzerakua zala jakittia. (In: PLUTNIAK, Sébastien. 2017. "L'innovation méthodologique, entre bifurcation personnelle et formation des disciplines: les entrées en archéologie de Georges Laplace et de Jean-Claude Gardin". Revue d'histoire des sciences humaines. Faire science, 31:113-139. Publ. de la Sorbonne, Paris.¡)

...eta gatazkia amaittu eta denpora batera aittitta-amamak argazki hori hartu zeben, eskerrak emoteko. Bertan mutikua eskolan agertzen da, irribarretsu, idazlumia eskutan. Horrekin gogoratu naiz, ian artikulu honetako elkartasun "modernuari" buruz irakorritta.

Erakutsi haria

Gurasuen albumian mutiko asturiar baten argazkixa dakagu. Ez da senidia, ez bada eze aittitta-amamak 30. hamarkadan etxian hartutako ume bat. Han huelga gogorrak egin ziran itxuria (meatzarixak, uste dot) eta burrukan hobeto eusteko, sozialisten artian umiak aldi batez jagoteko sariak eratzen ziran. Eibarrera be ekarri ziran batzuk...

Gure gizartian alegoria urinarixua: norbere gorputzan garbittasunerako hain higienikuak (txixa egin eta gero toallita batekin garbitzeraiñok) eta danon garbittasunerako ostera, hain zikiñak...

Irudixan: goizero-goizero Isuntzako hondarrian dozena bat toallita topatzen dittudaz, bezperako parrandistak lagatakuak.

Larrialdi klimatikuan kontura: badirudi espabillau egin biharko garala, "etsaien" arteko elkarlanen bat bideratuta... Iraultzaren Egun Handiaren zain egon biharrian.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea