Erakutsi berriagoak

Hara, ijeztutako beste leiho bat ko Kaia tabernan. eibar.org/blogak/orakulua/esku Baiña hau elegantia da, hain modu fiñian eginda eze, jungurian eta mailluan kolpien markak be igartzen etxakozen. Bestiak gustukuago. 😉

Goguan dakat en, 90ko hamarkadan, populaziño piramidia ipurdiz gora jartziakin batera jubilauen elkartiak goraka hasi ziranian, "gaztetxe" berbian ereduari jarraittuta euren egoitzei "jubiletxe" deitzen hasi giñala. Eurei etxaken bape gustatzen!! 😀 Hara nun, oin Untzagakuan tabernako karteletan be guztiz normalizauta ikusi doten berba hori.

Plazakolako semaforo soziala: zenbat tut, txio eta mezu botako ete ziran hamendik...?

Bueno! Ba SARS-CoV-2 birusan aztarnia jarraitzeko Sarian partaide modura estrenau gaittuk. EAEko Fisioterapeuten Elkargoaren "COfpVID plana"ren 3º bertsiño eguneratua, martxan ezarri dogu... cofpv.org/PLAN_COFPVID.pdf

Astelehenean, egun berezia ospatzeko, Aixebe zentrua, ZABALIK. Hartu zure txanda!

Nere musika ikasketetan ibilbide meteorikua izan neban (goittik behera! 😜). Artian ez nekixan baiña, nere espediente brillantian siñatzaille hain ilustriak nittuanik!!
Jose Inazio Antsorena eu.m.wikipedia.org/wiki/Jose_I
Tomas Aragues eu.m.wikipedia.org/wiki/Tom%C3

Gure familian, TB etorri aurretik, liburukote honek ume belaunaldi asko entretenidu zittuan. 🙂 Espasa-Calperen "Diccionario Enciclopédico Abreviado", 1935eko ediziñua, irudixak eta kolorezko laminak barra-barra. Zuetako iñok nahi, zuen etxe cool-ei ukitu vintage bat emoteko edo? 😜

Joan den neguan Armintxeko trop-pleinean eginiko obraren helburua koba barruko urei irtenbidea ematea zen, labar-artea kaltetu ez dezan. Obraren ostean, asteburu honetan baieztatu ahal izan denez, uraren maila gutxitu barik, lehen baino gorago igotzen da. actualid-ades.blogspot.com/202 III sektoreko grabatuak gutxienez, urpean izan dira berriro. Ura II-I sektoreraino ailegatu den, berriz (tartean lehoiaren panel famatua) BFAren taldeak esan beharko du.

Mi estas hodiau, kaj mi kuiras lassagno kun la viando, kaj perzilo, kaj napalm-bechamelo (vi ne povas mangi prestatu eta segituan, bestela tongo varma ne, lo siguiente. Tio estas mia lehenengo toot en la , itzultzaile barik, kaj igartzen da, cu ne? (azentuak, al mi).

12 urteren ostian, askatasuna berreskuratzen! Ume bixak lagunekin BAKARRIK, eta ni... LIBBRRREEEEEEEE! (falsete jebi metalikoz oihukatu bedi).

Ziortza-Bolibarko karst txiki harrigarrixakin lehen kontaktua. Kalkoarenita eta kaltzio karbonato geruza txandakatu eta ixa bertikalak...

Gero eta gehixago interesatzen jataz frankismo bete-betian "posiblearen artean" jardun zeben euskaltzaliak. Argazkixan Antonio Valverde "Ayalde" (Antton Valverderen aitta), Antonio Arrue abokatu/gastronomoa eta Fernando Artola "Bordari" (Txomin Artolaren aitta), 1962 ko bertsolari txapelketa batean epaille. In: ARRUE ZARAUZ, Antonio, 1979. Jan-edanak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia.

Aupa, etxian ordenagaillu portatil / inpresora zahar bana dakadaz, eta ez dakitt zer egin eurekin. Hamengo freak-geek-teknopataren batek ezertarako erabilliko leukez? (helburu subertsiboetarako, jente behartsuarendako...). Ni erregalatzeko prest.

Ekipoaren ezaugarriak:
Airis markakoa
Mobile AMD Sempron(tm)
Processor 2600+
1,6 GHz, 192 MB RAM
Disko gogorra 37,2 GB
DVD/CD-RW unitatea
4 portu USB
Kableak sartzeko zulo 2: bat telefono kable tamainakoa, bestea sareko kablekoa.
(1/2)

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea