Erakutsi berriagoak

Halako gauzak transkribatzia (saiatzia behintzat), frantsesez justu-justu dakixan batendako...

LAGUNTZA ezkerreko militante historikuak identifikatzeko. Etxeko albumeko argazki sorta bat eskaneatzen nabil, aittittakin lotutakuak (helburua: wikimedia commons). Bertan, aittitta jente askokin agertzen da, batzuk ezagutzen doguz (izena idatzitta dagolako) eta beste batzuk ez. Antiajodun kalbo hau, esate baterako. Ziur nago hasierako sozialistetako bat dala (euskalduna, seguraski) baiña ez dakat idearik zein izan leikian. Pistarik emon leike iñok? (argazkixa 1919 aurrekua da)

Lekeitioko Udalak katuen koloniak kontrolatzeko ipiñittako instalakuntzak. Itxura ona! Inkiliñuak behintzat pozik topa doguz. 😀

Bizkaian lurpeko ondarearen kudeaketarekin dagoen arazoa hobeto ulertzeko, ikuspegi historikoa hartzea komeni da. @urementeria ren aintzindari Pablo Alzolak argi adierazi zuen duela 110 urte; ba da garaia hark seinalatutako norabidean abiatzeko. Horri buruzko artikulua, "Gota a Gota" aldizkariaren 22. zenbakian duzue: drive.google.com/file/d/1VY7vS

Bixar errege egune arratsaldez, ko Aixebe zentru ZABALIK. Take your txand, we have still some leck! ;-)

Granadako museokuen azken boletiña, euskal zapore nabarmenez dator. :-) Egixa esan, EH-ko arekiko abegi haundixagua topatzen nabil espainiar eta frantziar estatuan, Euskal Herrixan bertan baiño!

Brinkolan edurra sendo, bixar zuri-zuri. Halan be, goizian zihar urki baso ikusgarrixan eguzkittan pasiatzeko aukeria izan dogu.

Legazpiko dendari eta ostalerrekin bat egiñaz, prebentziño neurri arrazionalen alde! Ixa ordu erdixan astindu doguz lapikuak. 😁 eta gu.

Erakutsi haria

Auren Gabonzaharretarako, erretiro "espirituala" eta prebentibua, izurrittik iges. 😁 Brinkolako ezagutzeko gogua genkanez, aukera ezin hobia. Erosotasun modernuenak, basarri giro tradizionalenian. Halan bai bizi!

Jode, M. Ubach-ek aurten etara daben aldizkaritzarra. Euskal historiaren ezagutzarako ezinbestekua.

Halako une efimeruak gordetziak merezi dau! lehelengua nere talde guztietan, eta 4garren sailkapen orokorrian. 😁

Orgullo (gay) eta satisfaccion askorekin, iragartzen dot, gaurko egunez, nere arbol genealogikuan LEHELENGOTZ bikote homosexual bat ofizialki sartu dotela; eurak eskatuta noski (izan be, askoz be gehixago ba dagoz; baiña ondiok pertsona askorendako gauza delikau xamarra danez, oiñ arte ez naiz ausartu izan arbolan sartzera; eta gaurkuakin pozten naiz; ia pixkaka normaltzen doian!).

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea