Jarraitu

Granadako museokuen azken boletiña, euskal zapore nabarmenez dator. :-) Egixa esan, EH-ko arekiko abegi haundixagua topatzen nabil espainiar eta frantziar estatuan, Euskal Herrixan bertan baiño!

SEDECK-eko lagunak Granadako Espeleologiaren Museoko boletiña ( ko artikulua barne) osorik deskargatzeko moduan ipiñi dabe, hamentxe: sedeck-ciencias-del-karst.blog

@txikillana Eskerrik asko artikuluagatik, oso interesgarria. Pena ze gutxi zaintzen dogun inguruan dakoguna. Txikitatik sartu izan gara Busturiko Axpeko koban eta askok estalaktita eta estalagmitak "souvenir" moduan eroaten eben... Zeozer esan ezkero ganera, "arraro" begituten ginduezan "hainbeste dagoz, ze inporta da".....

@xa2 Busturiko Axpeko koba? Zein, eliza ostean dagoena, errekia bertatik urtetzen dana?

@xa2 OK. Kontua da, zulo horren toponimuakin arazotxo bat dagola. Gure artxibuan "San Pedro" izenakin dakagu, baiña ez dago argi izen hori nundik urten dan (elizia ez da San Pedro, Santa Maria baiño). Errore bat dirudi. Zuk, ostera, "Axpeko koba" erabilli dozu. Busturian izen hori erabiltzen da?

@txikillana nik horrela ezagutu dot beti... Baina ni Barakaldokoa naz, San Kristobaleko "beraneantie" eta hamar urte baino geixau Axpeko bizilagune, galdetuko dot ea nire famila "politikoa"k zelan esatentzon....

@xa2 Bai mesedez. Ez nintzake harrittuko toponimo propiorik ez izatiaz (herri askotan haitzuluak "Koba", "Kobaue", "Lezia" eta halako izenak daroiez, beste barik). Baiña badaezpada, hobe galdetzia bai. Eskerrikasko aldez aurretik.

@txikillana galdetu dot, eurentzako kobie besterik ez. Agirrezkuenagaren Etnografia de Busturia liburuan hau jartzen du: En el barrio de Axpe en las laderas
de Atxapunte, se hallan varias cuevas, a las que llaman «moruzillo». Para
algunas personas avanzadas de edad, «moruzillo» es sinónimo de cueva.
«Moruzillora zoaze?, gure etxe ondoan be moruzillue daukagu» euskomedia.org/PDFAnlt/folkl/0

@xa2 Gehixenetan hala izaten da, herri guztietan. Zona horretan badakaguz katalogauta Moruzillo izenakin 3-4 zulo, baiña izen generikuarena ez nekixan, logikua da (moruen zulua). Apuntaukot. Eskerrikasko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea