Erakutsi berriagoak

@pospolos @aldatsa Niri Durangaldeko batzuen berri eman zidaten... Makinatxo bat argazki ikusi eta gero, uste dut mendian ezagutuko nukeela.

@desertorea @galaipa @elegose Musikarekin ere antzera gertatzen da. Ni Ramoncinen oso zalea naiz, esate baterako. 😁

@zital Jajaja... ederra espektakulua, aprobia publikuan egin ezkeriok!

Gauza bat @zital : nik Ezpeletako pipar-hauts potia hartuko banetsu, barrukua hustuta, eta Eroskiko pimentoiz beteta... aldaketiakin konturatuko ziñake? 😈

Trigger puntuen gaiñeko ebidentzia zientifiko maillia bajua da ondiok. Zer egingo dogu: erabilli ez? abante.eus/2515-2/

@jon Zentzu askorik ez daka, ez... kolumnistak idazten dittuezen gauza askoren modura! 😀 Astero-astero testu zutabe bat bete bihar izatia, zer esan haundirik ez dagonian... tristia izan bihar da gero.

@jon Bueno! Hori aspaldiko diskusiñua da: "Ez kritikatu, ez badakazu proposatzeko soluziño alternatiborik!". Nere ustez kritika hutsa be ona da, begixak zabaltzeko bada be. Esate baterako: nere kuadrillako batzuk %50 eta %50 egitten dabe euskeraz eta erderaz, eta ez dira konsziente. Ze hizkuntzatan bizi diran galdetzen badetsezu, "Euskeraz!" erantzungotsue, harro. Eta ez hori bakarrik: gauza bera egitten daben euskaldunbarrixan kontura gaizki esaka ("maketo", etc).

@jon Gizona! Neretako ez da gauza bera. 😜 Alde batetik lexikua dago (zati haundi baten maileguz osatua, hizkuntza guztietan), eta bestetik esaldi osuak sartzia. Uste dot Franciscvm horren gaiñian dabillela, eta ni ados nago.

@desertorea @bihar Hona albistea. busturialdea.hitza.eus/2021/06 Eta nik diot: errepide bazterretik, eguzki galdatan, alkandora barik ibiltzen diren jubilatuei ere eragingo dio arau horrek? Ala bakarrik pertsona ondratu eta zintzoen desio lizun ezkutuenak pizten dituzten mutil surfista atzerritar muskulotsu desiragarriei? 😜 😈

@jogerka @zital @desertorea Jode, arrautzak prijitzia patata tortillia lakotxia da kontizu: itxuraz erreza, baiña teknika bihar! 😀

@zital Eskerrak pimentoiana argittu dozula! Bestela pentsauko neban surretan odoletan zenguazela, doministiku egin dozula plateran gaiñian. 😜 Bestela oso ondo.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Pobrezia energetikoari aurre egiten lagundu nahi duzu?
Izan energiaren erabilera hobetuz edota energia-komunitateen bidez, POWERPOOR proiektuaren baitan egin dezakezu! Ekainaren 15, 16 eta 23an izango dira lehen formakuntza saioak, anima zaitez!
- Informazio gehiago: labur.eus/bidelagunak
- Izena emateko: labur.eus/Bformakuntzak1

Eta proiektuaren boletinean izena eman nahi baduzu: labur.eus/b6q3h

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea