Erakutsi berriagoak
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@kilkerra @inigoortega Ni ere uste dut 😜 jende askok ergatiborik ez duela erabiltzen. Kenduko al du Euskaltzaindiak ergatiboa, horregatik?

Begiratu zelako anitzak garan Eibar.org elkartian: blog komunidade berberian kapitalismuan eta negazionismuan apologia bana 😜 (1/3)

Barixakua, paziente kaskajuen eguna! (mesedez, gaur ez dakazu lekurik? huekotxo bat bada be! min haundixa dakat eta! lau egunez aguantatzen egon naiz baiña GAUR bihar dot...). Jente lanpetua, zapatu-domekian aurrian bertigoz. Ba ez jaunak: gaur ez dakat lekurik, eta hurrengo txandak, ASTELEHENERAKO. Bittartian urjentziak, Urjentzietara.

@desertorea @bihar @izaro Irakurri lasai: artikulu hau ez da spoiler bat (kontzeptu horiek, suspensea, trama... ez baitute zentzurik garai horietako liburuetan). Aldiz, gero Kixoteko bizkaitarrarekin gehiago gozatuko duzu. 😁 Gainera, testuan beste autoreen idazlanetan agertzen diren euskaldunen aipu gehiago agertzen dira (nik ezagutzen ez nituenak).

@bihar @izaro @desertorea Ezagutuko duzue bizkaitarraren pasartea, noski? Bestela, liburua osorik irakurriko ez baduzue ere, merezi du. Ez dut testu zehatza aurkitu, baina hemen aipatua dago. religiondigital.org/amistad_eu

@desertorea @bihar Hombre, liburu ona... bere garaiko besteen aldean, esan nahi dut! 😁 Gaur egungo edozein bestseller baino eskasagoa ere bai, hori seguru. Garai horretako testu asko ez ditut irakurri, baina nolabait esateko, hau "modernoagoa" iruditzen zait egituran, prosodian eta hizkeran. Baina irakurtzeko zaila, beti. Aintzinako testuak (XIX mendekoak barne) irakurtzeko astunak egiten bazaizkigu gaurko irakurleoi, atera kontuak XVII mendekoak...

Iktusa izan eta gero be, Adolfo Eraso aintzindarixa ez zan geldirik egotekua, ez! Hamen dakazue, umiei zuzendutako azken bideuan: genio y figura hasta la sepultura (sic)! karmenka.es/despedida

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@jon @izaro Pantallazo-serie bat bialdukotsut Dzon. ;-) Halan be, konturatu naiz nik RSS bidez jarraitzen dittudazen blogetako asko hilda dagozela (5 urte baiño gehixago ezer argitaratu barik), eta atzo purga ederra egin neban (140 bat jarraitzetik, 85 jarraitzera pasatu naiz). "Sobrebibidu" dabezenen artian pantallazo batzuk bialduko detsudaz, baiña esandako moduan, batzuk aspaldi ez dabe ezer barririk publikau.

@desertorea @bihar Niri Kixotea liburu ona iruditu zitzaidan, liburu modura (argumentua, kontatzeko modua...). Alde historikoa edo filologikoa alde batera lagata. Hori bai, aldean hiztegi bat nuela irakurri behar izan nuen.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea