Erakutsi berriagoak

@izarobasurko @mgoiogana Grafikoa, grafikoa. Egia esan, erraz duzu ikusteko: azkenaldian zerbait argitaratu duten bakarrak haiek baitira. 😉

@izarobasurko @mgoiogana Bai, H28 aldizkarian, Patxi Gallego eta Josevisky marrazkilarien labaina-jaurtiketa gurutzatua, covid19ren kontura.

Ume txikixen DNAn txertatuta dator negar asko egittia. Arrazoi ebolutibuengaittik: tribuan ibiltzen giñanian, negarrik egitten ez zeben umiak fristixak jaten zittuezen.

Egunsentixan kantuan eta txistuka (drogen eragiñez?) hasten dan jentiakin be argudio ebolutiboren bat biharko litzake, ordu horretan afusillatzeko adibidez.

@gontxatorre Nekez imajina daitezke esanahi kontrajarriagoko mezurik. 😉 "Atsedenik ez drogarik gabe" mitikoaren parekoa!

@mgoiogana Bai, beinke! Eta oso barregarria da. Batez ere, gogoratuz H28 aldizkaria noiz eta zergatik jaio zen (Charlie Hebdori eginiko atentatua, umorea "edozerri buruz" egin daitekeela defendatuz)... bada, betikoa: "edozerrri buruz, salbu eta nik pentsatzen dudana". 😉

@euskaljakintza Irudikoak ez, alegia: horiek aurreko belaunaldikoak baitira, basoak GORAINO beteta, mahaian esertzen zirenak. 😉

@bixardune Bai. Duela gutxi ezagutu ditut. Behinola folkzale izan nintzen, baina nazkatua amaitu nuen eta urte asko egon naiz herri musika entzun barik. Baina smartTV bat ekarri genuenetik, askotan arratsaldeak musika random entzutzen pasatzen dut, eta folk berri bat deskubritzen ari naiz, kanallagoa eta ausartagoa, eta horien artean agertu zitzaizkidan neska hauek. Bestela ere, Galizian neska taldeek indar handia zuten lehen (pandereteirak) eta pozez ikusten dut ondo heltzen ari direla.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea