Erakutsi berriagoak

@bixardune Liburu biografiko/historiko/umoristiko baten irakurria dut, ekitaldi faxista batean "Deutschland Deutschland uber alles...." kantua entzun eta "liberales, liberales" kantatzen ari zirela pentsatu zutela.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@gontxatorre Niri ere, kale-katuzaleak ez zaizkit gustatzen. Haiek ekologista eta animalizaletzat dute beraien burua, baina benetako naturaren parametroetatik OSO deskonektatuak bizi direla uste dut.

@okerreko @izarobasurko @mgoiogana You gotta fight / for your right / to PAPEL ALBALA BURUAN ERABILTZEA. Diktaduraren kontra! 😈

Arraixua, oin deskubridu dot hizkuntza askotan ez dirala bereizten NIETO/PETIT ENFANT eta SOBRINO/NEVEU parenteskuak. etimologias.dechile.net/?nieto Gure etxian be, danei LOIBAK esan izan detsaguz beti. "ILOBA/BILOBA" bereizketia azken urtietako kontu barrixa da. Zuenian?

@okerreko @izarobasurko @mgoiogana Joseviskyren bigarrena, Patxi Gallego papel-albal-kukurutxoa buruan ageri dena. 😀 Batzuek eraso onartezina ikusi dute hor, bai.

@atxamart @mgoiogana Behin toponimo oker bat hedatua dagoenean, oso zaila izaten da bere onera ekartzea, baina horixe da bidea: argitalpena. Guri kobazuloekin asko gertatzen zaigu.

@mgoiogana Ez Hondarribian bakarrik: gure etxean, Eibarren, "Hondarrabixa" ikasi nuen nik.

@izarobasurko @mgoiogana Listo momentuz. Joseviskyrenak izan ditu irakurleen aldetik erantzun gogorrenak eta minduenak, "kide bati eraso egitea" leporatuta. 😂

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea