@dabidnet Sirena kantari aluak! Ixo!!😜
@Osoitz@mastodon.eus @urtzai "Erabiltzaile esperientzia" errazagoa, orduan? (barkatu, neohizkuntzak grazia egiten dit 😜 ). OK. Parean suertatzen bazait, saiatuko naiz (orain askoz ere mugikortasun gutxiago baitut, txurunbelak etc).
@axpe Gora Madrilgo euskaldunak! 💪
@urtzai Hara, ni ere saiatu nintzen Güindosa lagatzen, baina @Osoitz@mastodon.eus eta konpainiak zerabilten teknomobidak gehiegi izan ziren niretako😜 https://eibar.org/blogak/orakulua/187 Twitter>mastodon desertzioa, ostera, egingarriagoa egiten zait eta plazer handia da niretzat parte hartzea.
Ondarruko portuan
mariñelen jakiak
mantel zurietan
errai ederrenak,
haginak xurgatuz,
fortunak gastatuz
ilargiari begira
habanoak erreaz.
Bakailao usainez
bazterrak beteak
ahobetez irentsiz
zati koipetsuak
jeikitzen dira farrez
trumoien hotsera
bragetak hertsirik,
guztiz mozkortuak.
Lepoak okertuz
algara eroan
soinua azkenik
isiltzen den arte,
orduan ozenki,
begirada fierraz,
birao eginaz
zerura begira.
Fuck Briday #KontzeptuGisa
Neuk bebai Mahomari gorazarre, egin nahiko netsake. https://youtu.be/77St94rXcaU?t=177
@AinhoaLarrabe Eta banatuago bageunde, HOBE! 😜 Ez konpetentziarik, ez monopoliorik, bai saretzea, bai kolaboratzea.
@Osoitz@mastodon.eus @bekereke @admin @agaraialde Baita nik ere. "Bultzada" perfektua da!
@bekereke @Osoitz@mastodon.eus @admin @agaraialde Barkatu, "berrorrokatu" (martxa eta berrorroka! 😝)
@bekereke @Osoitz@mastodon.eus @admin @agaraialde Egixa. Berez "berrorrukatu" biharko leuke, baiña kakofonikuagorik...!
😝
@iratiiciar @Beatxo Kaixo, ni ere alkoholikoa naiz eta Oier dut izena; a, eta zure lehen jarraitzailea naiz. 😉
@okerreko @SnOiD_JaUnA Liburua gozzzzatzen nabil, ez dakizu zelan. Nik ez neban zuzenian bizi izan (84ian 12 urte) baiña horrek urtien kontakizunak oroitzapen-urjauzi bat ekartzen ari jata eta blogian zeozer idatzi biakot.
@txikillana @Xipiryon jalgin adibidez beste gauza batzuen artean, beraien zerbitzariak goiener.eus kooperatibaren bidez hornitzen dituzte energiaz: %100 berriztagarria dela bermatzen dizu kooperatiba honek.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana