Erakutsi berriagoak

@porru Nik sasoi baten asko erabilli izan neban kortxo rodaja bat, erdian soka zatitxo batekin, ur-oliozko edalontzi batian flotian. Problema bakarra, kedar asko botatzen dabela.

@zital @ileturia Onena Igorren bloga irakortzia! "Mandanga"rik onena dakazu bertan. :-P eibar.org/blogak/e-gorblog (nik atzo "Basolatik..." eta "Helize" erosi dittudaz herriko liburudendan; nere gabonetako oparixa!)

@eider @zital Ni lehelengo erremesan saiatu nintzan, alperrik; oinguan ez dakat asmorik. Aberatsak populatxuari txanpon eskukada bat botatzen detsenian moduan sentitzen naiz (ukonduak, ostikadak, alkarri belarrixan haginka...).

@komikira Samovarra dela iruditzen zait, Errusiako etxeetan egoten den te-ontzi tradizionala. eu.wikipedia.org/wiki/Samovar Askotan pentsatu dut lantokian horrelako bat ipintzea... 🙂

@ondiz Algoritmoaren esku uzten badutu, denok soylent green janez amaituko genuke.

Bixar kriston pribilejixua: Scotland / Euskalherria / Österreich topaketa trilaterala egingo dogu bazkalostian, Johannes Mattesen eskutik. de.wikipedia.org/wiki/Johannes Ondiok argitaratu ez daben artikulua aurkeztuko desku ("Mapping the Invisible: Knowledge, Space and Visions of Earth in Early
Modern Cave Maps, ca. 1500–1800") eta komentauko dogu!

Elhuyarren argitaratu neban Laplace "otso bakartia"ri buruzko artikulua; hamen extended bertsioa, anekdota mamintsuz lepo. ;-) saguzarrak.blogspot.com/2020/1

@desertorea @porru @izaro Nik uste dot Porru lagunak alderantzizko arrazonamendua egin dabela: lehelengo ondorixua egin dau ("uhinak txarrak diraz nere osasunerako"), eta gero hori berresteko argumentuen billa dabil. Jente askok egitten dau hori...

HIPOTEKIDEA: etxebizitza erostearekin batera, zurekin batera hura ordaintzeko 30-35 urterako konpromisoa sinatzen duen pertsona.

SUSTRAI DOLINA: Lapurdiko sakongune karstiko itxi eta txiki batean sortutako bertsolari, bertso irakasle eta kazetaria.

@porru Letrak berunezkuak ei ziran, bai, eta halaxen ipintzen ziran. Linotipista asko behar izaten zan horretarako, lan gogorra. Bestia, irudixena, uste dot teknika desbardiñak erabilli izan dirazela urtietan zihar. Oker ez banago, hasierako izperringiak fotograbadoz egitten ziran. es.wikipedia.org/wiki/Fotograb Eta testu osua eskuz pasatzen zan, NOSKI. Plumillaz idatzitta, edo arkatzez, edo dana dala (idazmakiñaz...) :-)

@porru Zer da, galdera erretoriko bat? :-) Eze, ezin dot sinistu ez dakizunik.

@eider Bai, nik be halako zeozer nahi neban baiña... lekurik ez! Kitto, hartu desta batek (eta beste bat zain dakat, lehelenguak fallo egitten badau be 😜 ). @Izaskun

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea