Erakutsi berriagoak

"Covid party" kaotikuak, ala "kutsafest" kontrolatuak? Bixetako bat aukeratu biharra dago... abante.eus/kutsafest-kutsatze-

Dirua kudeatzeko, eta komunikabidien gaiñeko jabetza publikua. Hori ez dakagun bittartian, txirikillak modura izango gara enpresa erraldoien eskuetan. Manuel NB in:

@porru Akatsak eginda ikasten ei da onduen. Baiña halan be, akatsik akats, bizitza osua holan pasatzen daben jentia bada... Bestalde, aholkua eskatu ez detsuanari aholkuak emotia gehixenetan alperrik da (eta batzutan hasarrerako motibua). Eredua izan dailla aldarri, eta bestiak hor konpon.

@AVU_Osoro Zer, "Gaztelugatxe efektu" bat gertatu ote da? Zelako txungoa. Nik leku biak bakardade absolutuan ezagutu bainituen. ..

@porru Ze esangotsut ba... Gaztetan "%100 koherente" izan nahi izaten neban; baiña oiñ ez naiz hain zorrotza. Badakizu esakeria: hurakan baten aurrian, zuhaitzik sendo eta zurrunenak dira ipurdiz gora erortzen dirazen lehelenguak; zuhaixka meheiak, ostera, errezago bizirauten dabe. Ez da burruka bera, baiña euskal gatobazkan zebillen lagun baten kontura hau idatzi neban. Igual balixokotsu! abante.eus/euskal-militantiare

@porru "askoz errezagua izango zala Google eukiko bazendu"... noski, errua zeuri botata. Bai: askoz errezagua izango litzake mundu osua inglesez, edo txinoz berba egingo baleu. Baiña hamen gabiz gu, gazteleraz; edo euskeraz; edo esperantoz. EUTSI!

@gorka_bm Ez disimulatu: retromania dutenei bere garaia baino lehenagoko gauzak gustatzen zaizkie. Zuk, berriz, SEKULAN EZ DUZU ZALETASUNA UTZI (nik bezala) 😜

Carmen Portilla kidia ezagunagua da "Al filo de lo imposible" TB saiuan arduradun legez. Urpeko koben esploraziñuetan espezialistia da, eta gaur arratsaldez horri buruzko hitzaldi zirraragarrixa emongo dau hamen youtube.com/channel/UCzRp0r_rS

@porru @txopi @AVU_Osoro Dana dala, errezena eta praktikuena, beste batek aittatu daben hori, gure amek egin izan ohi dabena: plastiko haundi bat jirau, eta pintzekin kanpoko eskegitokixan gaiñian ipiñi.

@txopi @porru @AVU_Osoro Ez dakazu etxian gela edo pasilloren bat, puntatik puntara kable bat eskegitzeko aukeria emoten dabena? Kasu horretan, horman pare bat alcayata sartuta konpondu zeinke (tako senduakin, kargiari ondo eusteko), bihar danian ipini eta kentzeko. Bestela, esekitoki plegabliak saltzen dira.

@UZEI @jon Ados! Beraz, orain idazten ari naizen testuan dagoen bezala utziko dut: “Watsonek-eta 2001 urtean esan bezala, bla bla bla... ". Eskerrikasko!

@UZEI @jon Orduan, "Watsonek et alek dioten moduan", "Watsonen et alen iritziz" etc?

Jode, nik traolia Ekintza Zuzena aldizkarirako erabiltzen dot, eta fedibertsuan ondo. Baiña GAFAMetan sakatu eta... nere mezu anarkistak Biblia kristauan Ezekielen liburuko propheziekin nahastian agertzen diraz! 😂 Jangoikozaleren bat korronpitzen badot, pozik.

Erakutsi haria

Normalian, analisis politikoko testuak irunsteko gatxak egitten jataz. Ostera, Garik idatzittako hau irakorterreza eta argigarrixa egin jata. Gaurko egoeran baztartutako jentia gero eta gehixago da, eta gero eta hasarriago dago. Faszismuan mezu sinple eta erakargarrixen bezero errezak... edo egittura sozial barrixenak, arlo hori landu ezkeriok.

@alberto Hiztegi-hiztegirik (X berba, Y ordaina, hiztegi forman) ez dot uste. Errekopilaziño lanak bai, ostera. Begiratu hamen. ondarroa.eus/es-ES/ondarrutarn

@porru Ni frantsesa serio ikasten hasi nintzanian, gehixen harrittu ninduana horixe izan zen: berba pillo bat inglesan oso antzerakuak zirala. Modu grafiko baten esanda, inglesa "frantses sinplifikatu" bat da, batez be aditz kontuetan.

Zein ondo pasatzen nabilen lichess.org/ ekin! Ikusten nabilenez, asko jokatzeak (eta asko galtzeak) norbere maila zehazteko baliogarria da, aurkari egokiak aurkitzea ahalbidetuz. Izan ere, norbera baino askoz ere txarragoak, edo askoz ere hobeak direnekin jokatzea etsigarriegia da. Bestalde, "benetako" partidak ariketekin txandakatuz, taula beste era batera ikusten ikasten nabil. Eskerrikasko @izaro

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea