Erakutsi berriagoak

Tabernan bazkaltzia, edarontzixan lekuan tableta eta koillarian lekuan smarfona dakazula. Bixak erabiltzen. TRISTIA Nik, ostera, psikopaten modura eingot: ez telefonorik, ez egunkaririk, ez TBrik. Platerekua protagonista.

BINGEN SUZIRIA: Kultura, Hizkuntza Politika eta Pirotekniako sailburua.

Tomas txikixak eskolatik ekarri daben marrazki xelebria. Txorixa gargarak egitten-eta. 😀

“Medikuntza herrikoian” dana ez da balekua, baiña gauza batzuk bai. Bilbo Hiria irratixan horri buruz jardun dogu. abante.eus/amamek-zekixena-ber

Gimnasiua: berrogetadun exfarloperuak eta gaztetxo ziklatuak esperientzia vigorexikuak partekatzen. Kontua zeozetara engantxauta egotia da.

Xelebria,.Santiago Abascalen jaken taju bulartsua. Lejionarixuen testosteronaren gorazarre (hain gay) horren bertsiño zibilla ete? Zer diño lady @txargain adituak?

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Aholku eske natorkizue: gaur Markinezeko kobetan ibili naiz. Eliza atzean 2 daude, harkaitzean zulatuta, eta eliza eta koben artean zaramaz eta eraikuntza hondarrez betetako orubetxo bat. Argazkiko kaskezur zatia eta beste batzuk hor topatu ditut, lurrazal azalean. Herriko gizon 1 agertu da orduan eta galdetu diogunean esan du kobak hezurtegi gisa erabili zirela (duela gutxi arte), arkeologoek hustu zituztela eta orubean induska ibili zirela. Ingurua ikertu da, beraz... Kontua da: 1/2

Hemen denok ingles masterrak zaretela: zelan itzuliko zenukete "the dress stinks" euskarara? (gaztelerazko "ese vestido no te pega" zentzuan)

Agur agur, misillak! Bidai ona izan, bata hegoaldera, bestia mendebaldera! Hamen geratzen naiz radixua entzutzen, ittuan noiz joko dozuen zain. Oin denpora libria dakat, ipintzeko plazerrari heltzeko. Xabi Gezuraga “Kalendarios” eta Kepa Arruza “Nostromo”ren film kutunetako bat: “To be or not to be” (1942)

KURIK aldizkari/liburu monumentalan lehelengo 2 zenbakixak, sarian! Albiste oso ona. kurik.eus/ via Goio Urkiaga

HOLOKAUTO: grekerazko ὁλόκαυτον hitzetik (holókauton, ὁλονκ ‘guztiz erre’ eta αυτον ‘autoa’ hitzetatik eratorria). Motordun ibilgailuen suntsipen errituala, sutan erreta, agintarien aurreko protesta gisa. via Antton Telleria

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

igaro bada ere, mastodon.jalgi.eus instantzian -ren mezuen bisibilizazioa handitzeko :feminista: emojia txertatu dugu gure emojien bilduman

Jakinarazten detsuegu gaur, epaillan 18xa, eta bixar, epaillan 19xa, NORMAL egingo dotela biharra. Izan be, gizonok nekez jakin geinke seme-alabak geuriak dirazenik! 😉 (gaiñera, ez dakat planik iñora juateko). abante.eus/gaur-eta-bixar-zaba

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea