Jarraitu

Hemen denok ingles masterrak zaretela: zelan itzuliko zenukete "the dress stinks" euskarara? (gaztelerazko "ese vestido no te pega" zentzuan)

@txikillana Soinekoak ez dizu ondo ematen/Soinekoa ez datorkizu ondo/Soinekoak ez zaitu (ondo) janzten?

@txikillana
Larritasunaren arabera...
- Soineko horrek ez zaitu eder egiten.
- Soineko hori txarto daukazu.
- Soineko hori itsusi gelditzen zaizu.
- Soineko hori nazkagarria da. (stink hitz gogorra da)

@txopi Larri xamarra da: aktoresak juduarena egin behar du konzentrazio eremu batean, eta rasozko soineko glamurosoarekin agertu da. 😃

@Cliff_de_Hory @txikillana soineko hori zatarra da (stinksen kutsu despektiboa hartzearren😂 )

@bekereke @Cliff_de_Hory Klabia.despektibo izatia, bai. Igual pixkat kreatibo izan biako naiz. 😃 Berba barriobajeroren bat topauko baneu...!

@Cliff_de_Hory Eskerrik as(a)ko. Horrelako.zerbait behar dut, eusko slang. 😁

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea