Kaka egiñian zer da hobe: indarra egittia, edo errelajatzia? #fisioterapia aholku insolitoak Bilbo Hiria irratixan. http://abante.eus/komunian-indarra-ala-relaxa/
Azken egunetan #Eskoziako independentista asko fedibertsoratu dira Twitterrek kontuak blokeatzearekin nazkatuta. Horietako askok https://mastodon.scot/ instantzian aurkitu dute aterpea. #TwitterExodusScotland traola erabiltzen ari dira.
#TwitterExodusBasqueCountry bat ezagutuko ote dugu?
Nazi kuadrilla desberdin bi agertu dittuk ni blastiatzeko asmotan. Baiña nik, obergruppenfuhrer mozorrua jantzitta eta, egurrezko pala bat eskutan (badaezpada) zaunka hasi najake, eta taketa baiño firmiago ipiñi dittudaz danak. Gero...! 😁 #ametsak
Umiekin zebrabidia pasatzen, eta Correoseko banatzailliak itxain nahi ez. Gure aurretik pasatzen danian, keiñu egitten detsat (ezer iraingarririk ez), eta... ez dau ba tipuak kotxia gelditzen, nerekin diskutitzeko? Gaiñera, "hartzekuekin"! Azkenian popatik hartzera (sic) bialdu dot. Eta nik hori egitteko...
Orraittiokan! Zebrabidia ez bozu errespetau nahi bale, segi, baiña ez hasi behintzat diskutitzen kargu hartzen detsuen oiñezkuekin
Polo Garat, tipo xelebria. Lea-Artibai inguruan be ibillittakua. https://eu.wikipedia.org/wiki/Polo_Garat
Aupa @kudea , badirudi berrezarpenarekin instantziaren RSS feeda aldatu edo desagertu dela, ezta? Izan daiteke?
Arraixua, Patxi Andion hil dala. Hau disgustua. Oso gustuko neban, musikari eta pertsona moduan. https://www.berria.eus/albisteak/175266/patxi-andion-musikaria-hil-da-trafiko-istripu-batean.htm
1325-1882 arteko #Lekeitio ri buruzko dokumentu bilduma interesgarrixa irakorri dot. https://eibar.org/blogak/orakulua/ikerlarixendako-urria
Duela 3 aste http://mastodon.jalgi.eus gure #mastodon instantzia ostatatzen duen zerbitzariak matxura larri bat izan zuen. Lan dexenteren ondoren berriz abian jartzea lortu dugu. Aurrerantzean horrelakorik berriz gerta ez dadin neurriak hartu ditugu ere.
Barka eragindako arazoak.
Azeittunen ura, delicatessen hori. Sekula ez naiz eratera ausartu, baiña... osasunerako kaltegarrixa ete da? Salda gazixa baiño kaltegarrixago? Hamen, topau doten artikulurik argigarrixena: https://www.eldiario.es/consumoclaro/comer/sano-beberse-latas-botes-conservas_0_740176389.html Ergo: gaurtik aurrera, birziklajea. #culineitor
Ze alde dago #fisioterapia zentru batera asegurotik, edo partikular juaten garanian? http://abante.eus/praktikoena-aseguruko-tratamendu-sintomatikoak-saio-globalagoekin-txandakatzea-izaten-da/
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana