Erakutsi berriagoak

Enpatia zer den ez dakiten agintariak ditugunez... egoerarekin nazkatuta egoteko eta kritiko izateko eskubidearen aldarria. "sare sozialetan zabaltzen den irudiaren arabera, badirudi gizarteak arazorik gabe onartu duela egoera, eta gustura dagoela etxeko goxotasunaz gozatzen, (...) Baina errealitatea ez da hain polita, eta hori adieraztea ere osasungarria da. Osasuna ez baita bakarrik fisikoa; psikikoa eta soziala ere bada. berria.eus/paperekoa/1998/012/ via @anagalarraga1

Cosladako txakurrek, Quevedo eta Gongora artean, argi dute nor aukeratu.

Nere proposamen honek hautsak harrotu dittu Lekitton abante.eus/lekeitioko-udalari- Oiñ ondo pasatzen nabil, "oso txarto iruditzen jakola" diñuan jentiari erantzuten, "etxian egoteko esan badabe, zeozergaittik izango da" argumentu-izarra erabilliz. 😈

Egualdi zoragarrixa >> Gaur laugarrengotz pasau dittuk munizipayuak etxepetik, altabozekin, jentiak ez urtetzeko aginduz. Arrautza bat botatzeko gogua!

Egunon! Bart ordubete lehenago oheratu nintzan (umiekin batera), gaur ordubete goizago jaikitzeko (07:00). Nere asmua: ahal danik eta gehixen EGUN ARGITTAN bizitzia.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Dos compañeras han llegado un poco tarde a la reunión de antes.

Les ha parado la policía secreta desde un coche. Que no podían ir riendo por la calle.

Las dos iban a currar desde el bus hasta la oficina, con sus guantes y sus mascarillas, separadas 2 metros una de otra. Se han hecho una broma y se han reído.

No estaban en un parque descojonándose con unas birras...

La policía está encantada y súper subida con su estado de excepción.

#ACAB

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Nere inguruan jendeak podcastak spotifyetik entzuten ditu. Benetan, pena da ez aprobetxatzea irrati libreen bilduma eta harrikada guztiak. Ez galdu denbora spotifyen, sartu arrosasarea.eus-en eta deskargatu nahi beste. Irratsaio honen tankerako musika aukeraketa fina galduko duzue, zuek ikusi, alaporai!

arrosasarea.eus/2020/03/16/bes

#irratilibreak
#uhinaskeak

Isolatuoi zuzendutako irratsaio berezixa hastera doia (astelehenetik barixakura, 16:00-18:00, Zintzilik Irrati librian zintzilik.net/ ) via @aketegi@mastodon.eus

Pseudo Txikillana (r)en bultzada
Konfinamenduaren lehen egun hauetan Zintzilik Irratiko partaideak isolamendua apurtzeko saiakeretan pentsatzen egon gara. Horretarako jarraian zerrendatzen ditugun tresnak erabiliko ditugu:

Zintziliketik irratsaioa igorriko dugu, “isolamendua apurtzen”, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18.00etara, FM100ean eta

https://www.zintzilik.net/

bidez. 943 527 407 izango da gure telefono zenbakia zuzenean sartzeko. Bestetik, +34 640 168 394 zenbakia erabilgarri egongo da telegrameko eta wasapeko mezuentzat.

isolamendua.apurtzen@sindominio.net

Cc posta aktibatu dugu zuen mezuek bidaltzeko.

Ongi etorriak izango dira zuen mezuak. Gure asmoa isolamenduan gauden bitartean gure egoera desberdinak partekatzea izango da, hauek, ahal dugun moduan, hobetzeko.

#ZintzilikIrratia #Orereta #EuskalHerria

Gaur Korreosera juan biharra nekan. Aintxitxiketan juan naiz. Begirakuna asesinuak kaleko jentian begixetan. abante.eus/homo-sapiens-ssp-ov

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea