Erakutsi berriagoak

Zer gitxi dakigun gorren hizkuntziari buruz. Hara, hizkuntza guztietan ulertu leikian kantu bat. "Comme il vient" (Noir Désir) youtu.be/61WDzXefQcU

ANDER IKAMIKA: Lehiakideekin beti sestran aritzen den kirolari lekeitiarra.

Gaur inguruan iñor ez nekanian, kaletik maskarillia jantzi barik ibilli naiz. Jentian begirada arraruak jaso dittudaz: hokotzian, iztarrixan edo zigarrua ahotan erabilli ezkeriok jasoko ez neukiazenak, seguraski. Poliziakorik ez dot kruzau, tamalez: neurrixa ofiziala izan arte ze irizpide izango daben jakitteko kuriosidadia dakat...

Oiñ arte jentiak maskarillia ondo eta zorrotz erabilli izan baleu, kezkatuta egongo nintzake. Baiña "hokotzistak", "eztarristak" eta "erretzaille itinerante" artian ibilli gara eta... 🤨 Via @protoeuskaldun

Eta securitas directekuen anuntziua, "te puede entrar un okupa" esanda jentia bildurtzen alarmak saltzeko? 😏 Mixerable xamarra, baiña... ikuspegi komertziala ona!

"Alostorrea bai, Alostorrea / Alostorreko zurubi luzea..." kantua ezagutzen? Ba hauxe da etxia, Deban.

Orkatilleko artrodesirako abante.eus/aztal-beharriaren-a OHARRA: nabegadoriak pegak ipintzen hasi jataz webgunearen ziurtasun zertifikatuarekin. Zuei be agertzen jatsue? Zer egin biharko neuke?

Deshazkundia. Baiña betikua: esango neuke "deshazteko" premiña gehixen daken erakundien ordezkarixak ez dabela jardunaldixotan interes haundirik izango. sustatu.eus/1624002240

Pseudo Txikillana (r)en bultzada
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

"If having a soul means being able to feel love and loyalty and gratitude, then animals are better off than a lot of humans."
#wildkindness

―James Herriot

Espainiak II. Mundu Gerran egindako wolfram kontrabanduana entzunda nekan; hamen sekretu guztiak azalduta. eibar.org/blogak/amatino/franc

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Hamengo Hitzakuen obsesiño bat da, hala ediziño guztien linea editoriala? 😁 Ze nezesidade? Halakuak irakorritta, Brassensek chauvinisten kontura botatakuak datoz gogora... youtu.be/iFOcIvSBDV0 %100ian aplikagarrixak.

Ogixan alkimista aintzindari zahar-barrixak. Tartian gure herriko bat: aupa Sosola! eibar.org/blogak/sosola/haziti

Aittitta Marcelen 98. urtebetetzeko oparixa: kiroldegixa zabaltzia, boulderren eskalada-bide bat egitteko! abante.eus/marcel-remy/ Gizon eredugarrixa, etxekuendako eta kanpokuondako.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea