Sautereau jaun barua, agur eta ohore! San Martin Harriko #speleo aristokratia. Danak halakuak balitzaz...! https://vimeo.com/573015749
Neologismo nerabeak, Ibanbi AKA @zital aipatuz. https://eibar.org/blogak/zapiain/bikocrash-bikobai-lotsapro/
Trans/TERF arteko liskarretik kanpo mantentzen saiatzen naiz, neure arlua ez dalakuan. Baiña artikulu hau eskertu dot, gaixan pixkat kokatzeko. https://eibar.org/blogak/zapiain/erradikalen-eta-transaktibisten-arteko-ika-mika
Zuen etxietan, gazte-liburuekin be hau pasatzen jatsue? https://eibar.org/blogak/orakulua/gaztiendako-liburuei-buruz
Lege barrixakin eskandalizauta dabizen osagille eta herrittar "respetabliak": eutanasixia lehendik egin izan da -ezkutuan eta legez kanpo-, ez hipokritak izan. Ez gabiz ezer asmatzen, arautzen bakarrik. http://arinduz.org/inaki/2021/06/30/hitz-egin-dezagun-eutanasiaz/
Lankidien artian praktiketan, oin dala urte batzuk: (Joni) tantra masajia emoten nagola, (Miren) orruka entzutzen dot. Zer gertatzen dan ikustera noianian, histeria betian topatzen dot, kajoi guztiak modu txarrian hustutzen, eta gu guztion ama putan kaka egitten, botikiña topatzen ez dabelako. Itxuraz eskuan min hartu dau (ez dakitt zer eta nun, ez desta erakutsi nahi). #ametsak
Ixutik Bariñarutz noia, bolantia buru gaiñetik oratuta, en plan sport. Abuako kurban, baiña, besuak ez desta emoten eta zuzendu nahi dotenerako berandu da. Mendixan behera noia, erremedixo barik... #ametsak
Mohamed gehiago behar ditugu, eta Joseba Andoni erdalzale gutxiago. https://sustatu.eus/1624974816
Georgiako aittitta-kantari taldiak eta Hamlet Gonashvili. Ekialdeko Europan danak ezagutzen dabe, hamen iza iñok bez. Kontuz, hipnotizauko zaittue eta! https://youtu.be/K9OuYSyBYFY
Bazenkixen Georgian ALBOKIA jotzen dala? Hamen "Bani" folk taldeko gaztiak. https://youtu.be/1OViwJHVhcE?t=299 (euretako batek euskal politikari abertzale baten traza itzala daka baiña lasai: ez da bera 😜)
Hernaniko jaietan, Ekigunetan, Urumea Herrigunean emandako kontzertuaren zati bat:
https://video.anartist.org/videos/watch/playlist/c124a0a0-9d51-4558-9e7f-4d0983dd7e95
San Pedro zoriontsuak danoi! Menderik mende, jangoikuan ixenian, garai barrijetara egokitzen jakin daben jaija. #kaxarranka #lekeitio :-P https://youtu.be/WefoKxy4MKI
Ah kaka, twitterren sartu eta Espainiako selekziñuak jokatzen dabela arpegira lehertzia, dana bat. Ut, ut! Banoia wikipediara Suediako bainuetxe remoto bati buruzko artikulu bat editatzera.
Gaur arratsaldian hondarretik bueltan, kuadrillako batek kalian harrapau nau eta: "Zer Oier, partidua ikustera ezta?". Poztu naiz, 48 urte eta lagunak badoiaz ulertzen neri foballak bost axola destala. Ez nekixan ezta partidua zeguanik be. Bistan da, ondiok ez dakitt zeiñek jokatzen daben. 😂 #SweetIgnorance
Oin dala urtebeteko giro distopikua gogoratzen. http://abante.eus/hater/
Irakorritta dakazue, @ileturia ? Eta ulertu, zenbat? 😜 https://eibar.org/blogak/orakulua/mamin-askoko-liburua
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana