Erakutsi berriagoak

Loiuko aeropuertoko txixalekuetan, zelula fotoelektrikuak plaka kromatu batian dagoz, eta zuzen-zuzenian esku artian dozun asuntua ikusi zeinke. Nahitta ala nahi bako diseñua? 😂

Ska musikia gustatzen jatan arren, laster gogaitzen nau. New York Ska Jazz Ensemblek egitten dabena, ostera, entzungarrixagua egitten jata. 1996 aldian ezagutu nittuan, lehelengo diskua cassette pirata batian pasau zestenian; kontsultan buelta asko emon dittu. Gaur, ostera, lehelengotz ikusi dittudaz; zuzeneko bideo honetan. youtu.be/ffBYRK4FhmY Pleased to meet you!

Hack.in#badakigu informatika elkarte askearen desegintza-iragarpena. Berritzeko, zaharra suntsitu behar. hackinbadakigu.net/shutdown-h-

Ikusi filmak bertsiño orijinalian euskerazko azpitituluekin, Telegram erabilliz. sustatu.eus/1629101970

Youtuberrak gaur, antxiñan foball espikerrak (eta lehenago abadiak) garatutako "arte" hori lantzen dabe: berez interes gitxi dakan espektakulo bat interesgarri bihurtzia, oratoria erabilliz.

Dijestiño arazuen jatorrixa ulertzen: zientziak halako pauso txikixekin egitten dau aurrera, kazetarixak nahixago izaten dittuezen titular espektakularrekin baiño. zientzia.eus/artikuluak/bide-b

Espeleologian, bizkarra apoiatzeko lekurik ez dakagunian, hau egitten dogu. Beste aktibidaderen baten egitten ete da hori?

Aupa, triptiko batzuen autoedizioari ekin behar diot; lehen Microchof Publisher erabiltzen nuen (MS Office pakete pirata bat nuen) eta oso gustora, baina Libre Officera pasatu naizenetik, ez dut horrelakorik erabili. Orain premia dut, eta ez dakit zeri heldu. Agian Scribus hau? scribus.net/ Any sugerentz welcome izango da.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Egunotan chaabi musikia entzutzen nabil. Zelako atsegiña dan! Hamen Dahmane el Harrachi, estilo honetako musikari ezagunenetako bat. youtu.be/qzU-0ro9f6c

Ez nabil diruz sobrante, baiña egunotan ezinbesteko gastu batzuk egittia tokau jata: bury bat, eta Aranzadikuen euskal planisferixua. Etxian falta ezin dirazen gauzak!

Hona, oso gitxi esploratu izan dan ren arlo bat. Treating sexual dysfunction in chronic pain patients (Toby Newton-John, Suzanne Brook). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2000. Topical issues in pain 2. Biopsychosocial assessment and management. Relationships and pain. Physiotherapy Pain Association.

Beti kaso egitten detsuan auzoko emakume diskretu eta isil hori. Baten, bere leihotik txorta-soinu ezin eskandalotsuaguak aditzen dozuz gabaz. Bixamonian pegoran topatzen dozuneko 🤣

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea