Erakutsi berriagoak

Ondarruko menurik onena jatiarren, pasaporte-checkpointa, JEL hidroalkoholikua eta baitta frakak jaitsitta p-Urkullu emotia be onartuko neuke! 😉

Hotel horretan, geletako komunak bata bestian onduan dagoz, tartian kristalezko pareta batekin. Trasluzidua da, beraz dana ez, baiña... asko ikusten da. Ondoko gelakua (lehoi ule horixa) dutxan sartu da, eta, ejem! Nik neure argixa emetau dot, halan formak hobeto bereizten dirazelako.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Arraixua, oin deskubridu dot hizkuntza askotan ez dirala bereizten NIETO/PETIT ENFANT eta SOBRINO/NEVEU parenteskuak. etimologias.dechile.net/?nieto Gure etxian be, danei LOIBAK esan izan detsaguz beti. "ILOBA/BILOBA" bereizketia azken urtietako kontu barrixa da. Zuenian?

Ume txikixen DNAn txertatuta dator negar asko egittia. Arrazoi ebolutibuengaittik: tribuan ibiltzen giñanian, negarrik egitten ez zeben umiak fristixak jaten zittuezen.

Egunsentixan kantuan eta txistuka (drogen eragiñez?) hasten dan jentiakin be argudio ebolutiboren bat biharko litzake, ordu horretan afusillatzeko adibidez.

Bezero/kliente berben kasu xelebria, eta euskerian arau batzuen inkoherentziak. Kasu honetan, Erramun Gerrikagoitiakin ados nago. referentziak.blogspot.com/2022

Aurreko baten paziente ultrakirolari batekin izandako solasaldixan harira: aktibidade fisikuan agertzen dan miña, zelan interpretau? abante.eus/minan-aurrian-zelan

Gaur kostaldeko hatxetan ibilli naiz: lehelengo, semiekin auto istripua izan dot, aidean amilduta, The Blues Brotherseko nazixen estiluan (guk be " I love you" alkarri esateko astixa hartuta); gero, ahuntz bidietan bizikletan, juan bai baiña -betiko legez- ezin itzultzeko puntu bateraiñok allegau naiz; eta azkenik, lagunekin, behin etxera itzulitta motxilak, jateko eta erropia bertan ahaztu doguzela konturatu gara.

Eibartik Valentziara salto egin nebanian legez, hiri haundi baten kalietan ibiltzeko kode geografiko eta "kallejeruak" ikasten. Oinguan droneak erabillitta.

Lekeittioko jaixetan, barraketako baten laga dot marikoneria (giltzak, karteria, dirua, telefonua). Handik denpora askora itzuli naizenian, barrakak falta. Urjentzietako medikuanera noia, ia barrakeruak billatzen eta marikoneria berreskuratzen laguntzen naben. Bera protesta, hori ez dalako bere biharra.

Nik "saludo PNV" esaten detsat, ikubilla ikubillan kontra jotziari. 😂 Noiz arte iraungo ete dau zientzian ikuspegittik iraungittako horrek? 😉

Lehendik be banekixan. Baiña pandemia honetan jabetu naiz benetan, badagola jente obtuso mota bat, ez hasarratzia ezta eurekin diskutitzen hastia be merezi ez dabenak. Eta ez negazionisten artian bakarrik.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea