Erakutsi berriagoak
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Taberna berean, bezero batek, tabernariari:
-Eskerrik asko!
-"Eskerrik asko" ¿es hasta luego?- beste bezero batek tabernariari.
-No, significa "muchas gracias"- tabernariaren erantzuna, begiradaz nire onarpena bilatzen duen bitartean.

Erakutsi haria

Karstaren zientzien artian, bioespeleologia da zaharrena (arkeologia bera baino lehenagokua). Adelops vasconicus, Sabacon vizcayanus, Phloeocnaris eskualduna, Lithobius navarricus, Euryspeonomus ciaurrizi igaratzai, Escualdoniscus coiffaiti... artikulu barrixa Wikipedian. Gaiñera BATUAZ!! 😜 eu.wikipedia.org/wiki/Bioespel

Lehendik pixkat banintzan be, liburu hau irakorri ostian total islamikua bihurtu naiz. Gora Mahoma! 😀

Erakutsi haria
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@jogerka behin bakidxoko hondartzan neska batek:
- Bermeokoak zarete?
eta kuadrileko batek:
- Bai, bermeokoak garete

😂 😂 😂 😂 😂 😂

holan zelan ligeku ba?

Etzi Lekittoko Ikusgarri zinema aretoan, pelikula moloia. Hilleroko azken eguenetan lez zineklub saiua 3 euro ziztriñen truke!

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@Gerkoon @zital Barakaldotik aportaziñua, benetan gertatua: "Komunera joan ahal garete?" Begiraleak kri-kri, kri-kri... "Bai, zoazte al garete"

Pseudo Txikillana (r)en bultzada
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Moskeo handia dut euskal kulturak nostalgiarekin duen harremanarekin, Durango gerturatu ahala oso argi ikusten dena. Esaterako, beharrezkoa al da Sarriren testuekin beste diska bat musikari %80an konsagratuekin musikari berriei kasu erdirik egiten ez dion argitaletxea baten eskutik gainera?

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Ni ere @AmaiAsto​k proposatu bezala #tooteuskaraz esateko #tut erabiltzearen alde. Eman diren argudioez gain beste bat:
Erreak ahoskatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat (ez direla gutxi) orro eta marru ez dira errazak, tut aldiz bai.

Bueno bueno, nere TLak bajoiak vidilla pixkat hartzen. Seinale ona!

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Twitter.com kontua eta aldi berean Mastodon.eus kontuak jarraitzea lana bikoiztea da. Gero eta gehiagok Twitter->Mastodon norabideko crossposting egiten ari direla ikusita, are gehiago (zarata niretzat eta berez ez daude komunitate hau garatzen).

Beraz, nik Mastodon.eus bakarrik irakurtzea erabaki dut. Eta batez ere berton idaztea, noski.
twitter.com/Txopi/status/10671

Oiartzunen esan ohi zuten bezala, "handia handizkoa, txikia txikizkoa eta erdikoa ezin". Beraz, agur sare sozial korporatiboak!

Iruzurgillien artian, poliziakuak emakume ukrainiar baten kasua nabarmendu dabe. Identifikau diran 46 kasuen artian espainolik ez zeguan, edo...? 😒

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

11 eta 13. artikulua onartzeko gutxiago falta da. Hala egiten badute amaitu dira wikipedia, albiste gehitzaileak, memeak, blogak, youtuberrak... Egile eskubideen defentsaren aitzakian sare kontrolatu nahi dute eremu libre bakarra delako. Sarea hiltzear dago ezagutu dugun moduan.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Ostegunean, aza 29, 19:00 Bermeon #KoloreGuztietakoBasoak aurkezteko hitzaldia.

Eta larunbatean, abenduaren 1ean, #GuneIrekia @AstraGernika-n, egun osoko batzar parte-hartzaile ederra. Sartu eta irten, gura dozunean.

#BotaPiñue ;-)!

Eman izena (bertan bazkaltzeko aukera eta guzti)! docs.google.com/forms/d/1KHCG8
Hemen informazio gehigarria: drive.google.com/file/d/1N9kTY

Txalaparta jotzen etorteko norbait gogotsu?

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Egun on! Dagoeneko ASUNAK diskoaren lehen edizioaren ale guztiak ia-ia agortu zaizkigu. Gaur egun, horrelako berri bat zabaltzea oso zaila da eta bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuet. Mosu erraldoi bat danontzat, zuek zarie geure kanta txikien indarra.

Kontratazioa: @Taupaka_Elkartea
open.spotify.com/album/5U7Z6Wf

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

#NZ3T
Amaia Castellano "Leizeak ixtea ez da irtenbide bakarra; kudeaketa behar da"
Natur Zientzien III. Topaketan parte hartu du Amaia Castellano geologoak, eta bertan leizeen kudeaketari buruzko hainbat proposamen mahai gainean jarri ditu.
alea.eus/araba/1542888364308-a

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea