Erakutsi berriagoak

"Padre no hay mas que uno" ikustera, 89 urteko amakin eta 8 urteko semiakin. Takillia zabaltzeko 15' faltan, eta dagoeneko 100 bat pertsona kolan. baietz?

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Ohar permanentia: ez naiz "kaixo, inor al dabil hemen?" edo "egunon" mezuei erantzuteko zalia.

Ondo egongo litzake Twitter, Facebook eta halakuak elkarreragittia, ezta? Ba sare sozial librietan hori gero eta normalagua da. 😉 eta zer dan azaltzen artikulua, oiñ arte irakorri doten argigarrixena. softlibre.com.ar/blog/una-guia via @joseba

8 urteko umiakin kalian, lagunen billa: "Ze eingot?", "Aspertuta nago", matraka, matraka, matraka.... Agertu da laguntxo bat >> desagertu da umia, afal ordura arte. Seguru nago Paleolitikuan be halaxe zala.

Lekeitioko irlan aurtengo indusketa arkeologikoak abian: herritar bolondresak, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoen superbisioarekin.

Izadiaren sustraietara lotuta - Bizkaiko Hitza
"Baso bainuen" kontu hau ezagutzen zenduen? Nik ez, eta osasun aldetik oso interesgarrixa da. bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/i

Oin dala hille batzuk munduaren alfonbrapian ezkutatzen dan egoera bildurgarrixak komunikabidietara salto egin zeban. Ez dadilla alperrikua izan! abante.eus/emakumezko-fisioter

Inpresiñua dakat C. Tangana traperua (ez raperua) lintxatzera urtendako pelotoian izena bizkorregi emon dogula. Neu barne. eibar.org/blogak/iturri/zer-da

Txorikumiak hegan, pixkaka. 10 urte izan dittuk, lotuak eta itogarrixak, baiña tira: kalidad/prezio merezi izan jok. 😝 Txikixa bodyboardian, eta aitta... tabernan! (oiñ arte pentsau eziñezkua)

Gure aman tornu zaharrak (tallar baterako kulata-pikatzaille egitten zeban etxian, Eibarko andra askoren modura) bizitza barrixa hasi dau, Hego Haize Bela Elkarteko lokalian. Urte askotarako!

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Here with you... the ultimate hero... VERANEATOR!! (ahoskatu: BERANIEITOR). Argazkilary: Urtzi Akarregi.

Atzo ikasittakua: "garaixa" eta "arnaga" ez dittuk sinonimuak. XVII mendeko euskal zapore indartsuko informaziñua (dokumentuetan "horreos y arnagas" aittatzen dittuk, ez ei dok erderazko ordainik agertzen). eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_H

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea