Oierrek bere dedukziño prozesuan jarraitzen: badirudi Bilbok zeozer garrantzitsua irabazi dabela foballian. Zaliak bere buruei aupaka... Gabarria gora eta gabarria behera... #eguneraketa
Gabeko azken autobusan zain, aspaldiko partez. #Covid19 ko toque de quedan desolaziñua ikusteko aukera gitxi izaten dittudaz. Gaur bat.
ETA: "Beltza"ren azterketa. https://www.argia.eus/albistea/borroka-armatuaren-historia-euskadin-lopez-adanen-eskutik-eta-ekintzen-azterketan-oinarritua "Antza"renan barri izanda, justu aste honetan nenguan pentsatzen, laster gure iragan hurbil honen historiaK irakortzen hasiko garala. Lekuko desberdin eta anitzetatik etorrittakuak. Disidentiak barne. Eta pozten naiz, etxataz errelatu monolitikuak gustatzen eta.
Aliena kontrolpian. Gabian burrukak izan dira (febrikula, min muskuloeskeletiko ariña...), baiña corinavirus cautivo y desarmado, han alcanzado las tropas inmunitarias sus ultimos objetivos. Gaur buruko min pixkat. Kafe bat hartu eta aurrera! 🤘💪
Asteburu honetan, gitxienez 6 espediziño burutu doguz ADES #speleo Elkartian. Hamen euretako bosten barri. http://actualid-ades.blogspot.com/2021/03/bost-talderen-jarduna.html
Aliena barruan. Astra Zeneca, itxuraz Lehelengo 10' hamen zain egoteko esan deste. OK, ez naiz hil. 😉 Oin beste 10' kalian egon behar (pillaketak ekiditeko), ea zer moduz.
Bueno, #fisioterapia lankidiei txandia etorri jaku. Bixar domekia, 10:45etan Galdakaon, #covid19 txertua.
Magia. Bat-batian, pertsona indeterminatuak museora hazurrez betetako kaja "galduak" eruaten hasi dira. 😂
Kostaldeko herrixetan askotan ikusi dot hori. Batez be mariñelen emaztiak: gizonaren faltan, etxeko guztien gauzak gobernatzera ohittuta. Eta senarrak, lihorrian dagozenian, inutil konpletuak.
Ibarrangelu (Bizkaia): aztarnategi arkeologiko berria. #speleo #zientzia #arkeologia https://saguzarrak.blogspot.com/2021/03/lurpeko-ondarea-aurkikuntza-berria.html
@asiersarasua ixi-ixilik, baina hortxe. Arnasa elkarri ematen (edo kentzen). 😈 #eguneanbehin #fedibertsolariak leiha basatian.
Okzitaniako sukaldeko errezetak. Irakorri eta gosia sartu, dana bat! https://www.gombert-story.fr/443269444
Xabier Gezuragak #armintxe ko panel nagusiaren dinamikaren interpretazioa argitaratu berri du. #speleo #zientzia #arkeologia #rockart https://www.academia.edu/45308919/La_din%C3%A1mica_del_calendario_paleol%C3%ADtico_de_la_cueva_de_Armintxe
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana