Youtuberra barrezka baiño faltsuagoa zara. #EsaeraBerriak
Fisioterapia gimnasio ikusgarri bat ikusteko, giltza laga deste eta gabardixan ezkutuan sartu naiz bertara. Barruan nagola, marejada itzala hasi da (itsas ertzian dago) eta kristalerak hausi eta olatuak barruraiñok sartu diraz, dana apurtzen. #ametsak
"Badirudi batzuk jabetu berri direla oraintxe bertan, covid pasaportea dela eta, kontrol soziala deitzen den mekanismo gorrotagarri bat dagoela gure jendarteetan". https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/2021/12/29/kontrol-soziala/1214756.html
Labadoria ipintzen, nahi barik, jaboia biharrian erropiari birziklatzeko fritanga olixua sartu detsat. Triskantzia konpontzeko, atzetik litro bat lejia sartu detsat. #ametsak
PODCAST. Kadet Oxibar (Allande Socarrosen astokeri eta guzti). https://podcast.ausha.co/xiberokazt/kadet-oxibar-1-allande-gogoan
Euskerazko testu askoren "bat" erdal kalkoaren gaindosiari buruz. https://eibar.org/blogak/amatino/euskaraz-hamarretik-bederatzitan-201cbat201d-soberan-dago
Oñatiko hika ikasteko appa, asko erabiltzen dabiz gaztiak! https://sustatu.eus/1640361000
Gabonetako mahaian betidanik gogoratzen dudan jateko bat "cabeza de jabalí" da (horrela, gazteleraz esanda). https://en.wikipedia.org/wiki/Head_cheese Jakin nahiko nuke ea beste etxeetako tradizioa ere baden, ala geurea bakarrik.
Troskaeta 1946: Jesus Elosegi Irazustaren #speleo argazki honetan nork bereizi ditzake geologoa, apaiz/paleontologoa eta enpresagizon handi bat? 😜
Ez dot muiñari buruz piparrik be ulertzen, baiña zoragarrixa jata informatikari eta hackerrismuari buruzko azalpenak xiberotarrez entzutia. 😍 https://www.xiberokobotza.org/berriak/ekonomia-turismoa/4558-log4j-logizielaren-erdio-informatikak-muenduea-ikara-uezten-due
Neretako behintzat, oiñ arte karlistak "el coco" ziran: retrograduak, santujaliak, absolutistak. 😀 Eta badakitt justu alderantzizko pentsamentua dakan jentia dagola. Liburu hau oso argigarrixa egin jata. https://eibar.org/blogak/orakulua/aurreiritzixak-gainditzen
Buruntzako gurutze frankistia botatzia ondo edo txarto dagon diskutidu barik, hona bertan 1936xan gertatutako gauzak ezagutzeko azalpen batzuk. https://eibar.org/blogak/orakulua/buruntzako-guduzelaixan
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana