Erakutsi berriagoak

Eibartik Valentziara salto egin nebanian legez, hiri haundi baten kalietan ibiltzeko kode geografiko eta "kallejeruak" ikasten. Oinguan droneak erabillitta.

Lekeittioko jaixetan, barraketako baten laga dot marikoneria (giltzak, karteria, dirua, telefonua). Handik denpora askora itzuli naizenian, barrakak falta. Urjentzietako medikuanera noia, ia barrakeruak billatzen eta marikoneria berreskuratzen laguntzen naben. Bera protesta, hori ez dalako bere biharra.

Nik "saludo PNV" esaten detsat, ikubilla ikubillan kontra jotziari. 😂 Noiz arte iraungo ete dau zientzian ikuspegittik iraungittako horrek? 😉

Lehendik be banekixan. Baiña pandemia honetan jabetu naiz benetan, badagola jente obtuso mota bat, ez hasarratzia ezta eurekin diskutitzen hastia be merezi ez dabenak. Eta ez negazionisten artian bakarrik.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Ba nik ointxe ikasi dot Arabia aldian sortutako hiru relijiño indartsuenak (judua, kristaua eta musulmana) jatorri bera dakela, eta ABRAHAMIKO izendapenan barruan bildu leikiazela. Horixe erabillikot aurrerantzian, batez be hamengo katoliko integrista/arrazistei arpegiratzeko ("moruak" sortutako relijiño bat dakela konturatu daixezen).

Streaming plataformak geuk egindako erabiltzen derrigortuko ete dittuez? Hau barreguria. 😂 azpitituluak.eus/albisteak/202 Neregaittik OK, e? Horretarako sortzen eta banatzen doguz, libre eta dohan.

"Bulto erroriak" argitalpenez argitalpen errepikatzen diraz, iñok zuzendu barik (alpertasunangaittik?). Adibidez ETBren 40 urteurrenan kontua. eibar.org/blogak/amatino/etbk-

Ba ez dakitt zuei, baiña neri poza emoten deust herriko jente asko judutar jatorrija daukola jakitziak. "Odol garbittasunak" endogamia eta buruko ergeltasuna baiño ez dakar... lekitxozaharra.blogspot.com/20 (eta azken fiñian, judaismua eta kristautasuna Arabia aldeko zona beretik etorrittako relijiñoiak diraz)

Ametsak kezkatuta, berez esnatu naiz (iratzargailluak jo aurretik) eta dutxau, prestau, eta kotxia arrankau eta gero... konturatzia, dagokixona baiño ordubete lehenago esnatu zarala. 🤦‍♂️ Eta hau ez da ametsa. Lantokira 06:20etan allegau naiz. Lan atzeratuak egitteko aprobetxatzen!! 😂

Erakutsi haria

Paziente bat 8:00etan jarri dot Ondarrun, eta 7:55etan ondiokan Lekeittion nago. ("Azterketa bat dakat eta ahaztu egin naiz" ikaslearen amesgaiztuan bertsiño eguneratua)

Nibela: norbere sistema operatiboaren ezaugarriak ikusten ere ez dakiena (ni, oraintsura arte).

Erakutsi haria

LINUXENTE: Software librearen munduan murgildu nahi duen etorri berri xaloa.

Marcel Bedaxagarrek aurkeztuta, Allande Socarrosen azken irrati kolaborazioa. "«Gamere eta Sobe» kapitülüa dü Allandek irakurten eta gisa batez botzik niz, haren azken agerraldi püblikoa hainen maite züan züberotar plain eta ezinago ejer bateki egin beitü. Beha dezagün algarreki. " podcast.ausha.co/xiberokazt/ka

Aber, itzultzaile saiatuak. Nola emango zenukete "Get your ass outta here" euskaraz, esaldia deskafeinatu gabe? Berdin dit erdarakadak sartuta ere. Urte berri mezuen saturaziotik ihes egin nahian jartzen nabil eta...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea