Gure belaunaldikuen erretratu sarkastiko eta BENETAKUA. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2763/gure-belaunaldiaren-kontra
Oin dala gitxira arte, kontrakua uste genduan arren, EZ GENKIXAN zergaittik osatzen ziran pazientiak. Eta oin be... tamañuan! #fisioterapia #zientzia https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2022-01-22-06-00/hemeroteca_articles/esku-terapien-eragina
Euskal rock progresibuan revivala ete dator? https://eibar.org/blogak/alfon/martxan-berriz-ere
Monasterixo baten nago ostatu hartuta. Nere umiak arpegi tibetanua daka. Pozik jarri da, jakin dabenian gaur bazkaltzeko patatak errioxar erara dagozela jakinda. #ametsak
ANJEL AKAIN: (Ixodida ordena, 1966) Euskal umorista eta araknido bizkarroia. Hausnarkarien, txakurren, katuen eta, batzuetan, gizakien irriak eta odola xurgatuz bizi den artropodoa. #hitzokei
Gimnasiuan (eta bizitzan) beti kamara baten fokuan balegoz bezala jokatzen daben jentia.
Bueno, eta igual hala da, e? (kontrol soziala, covid19 baiño lehentxuago be existitzen zan). Baiña bueno, ULERTZEN NOZUE. Jente hori. #KiroldegiFacts
Ondarruko menurik onena jatiarren, pasaporte-checkpointa, JEL hidroalkoholikua eta baitta frakak jaitsitta p-Urkullu emotia be onartuko neuke! 😉 #EgunekoMenua
Hotel horretan, geletako komunak bata bestian onduan dagoz, tartian kristalezko pareta batekin. Trasluzidua da, beraz dana ez, baiña... asko ikusten da. Ondoko gelakua (lehoi ule horixa) dutxan sartu da, eta, ejem! Nik neure argixa emetau dot, halan formak hobeto bereizten dirazelako. #ametsak
"Sasi artean Elgeta" komikixari jentiak eten barik "erreakzionatzen" (yutuber erara esanda). Zeozerren seiñale da hori! https://eibar.org/blogak/sarasua/sasi-artean-elgeta-komikian-jaso-dute-elgeta-trikitilariaren-bizitza-fano-izagirre-badihardugu
Sarako banpiroaren kondaira. https://aclimateos.wordpress.com/2022/01/15/sarako-banpiroa/
Egunian berba edo esamolde bat. Gaur maubi: http://www.eibarko-euskara.eus/node/13237 #eibar #eibarkoeuskara
Arraixua, oin deskubridu dot hizkuntza askotan ez dirala bereizten NIETO/PETIT ENFANT eta SOBRINO/NEVEU parenteskuak. http://etimologias.dechile.net/?nieto Gure etxian be, danei LOIBAK esan izan detsaguz beti. "ILOBA/BILOBA" bereizketia azken urtietako kontu barrixa da. Zuenian? #berbologia
Ume txikixen DNAn txertatuta dator negar asko egittia. Arrazoi ebolutibuengaittik: tribuan ibiltzen giñanian, negarrik egitten ez zeben umiak fristixak jaten zittuezen.
Egunsentixan kantuan eta txistuka (drogen eragiñez?) hasten dan jentiakin be argudio ebolutiboren bat biharko litzake, ordu horretan afusillatzeko adibidez.
Bezero/kliente berben kasu xelebria, eta euskerian arau batzuen inkoherentziak. Kasu honetan, Erramun Gerrikagoitiakin ados nago. http://referentziak.blogspot.com/2022/01/guezurrezco-lexico-camuflatua-vecero.html
Urtarrilla 20xan Baionan, (bizirik den) euskal anarkista garrantzitsuenari buruzko hitzaldia. https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2021/10/07/tartarika-hitzaldi-zikloa-ipar-euskal-herrian/
Aurreko baten paziente ultrakirolari batekin izandako solasaldixan harira: aktibidade fisikuan agertzen dan miña, zelan interpretau? http://abante.eus/minan-aurrian-zelan-jokatu/
Gaur kostaldeko hatxetan ibilli naiz: lehelengo, semiekin auto istripua izan dot, aidean amilduta, The Blues Brotherseko nazixen estiluan (guk be " I love you" alkarri esateko astixa hartuta); gero, ahuntz bidietan bizikletan, juan bai baiña -betiko legez- ezin itzultzeko puntu bateraiñok allegau naiz; eta azkenik, lagunekin, behin etxera itzulitta motxilak, jateko eta erropia bertan ahaztu doguzela konturatu gara. #ametsak
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana