Aupa! Teknologia libreak eta gizartegintza uztartzen dituen taldetxo bat bildu gara bizitzen ari garen egoeraren aurrean guk ere gure ekarpena egin asmoz. Momentuz JITSI zerbitzari publiko bat jarri dugu martxan eta epe motzera telelana eta elkarlana ahalbidetzeko beste baliabide batzuk ere jartzeko asmoa dugu. Eskertuko genizueke zuen wikian adieraziko bazenute.
Beste baliabide batzuk martxan jartzen goazen heinean joango gara aditzera ematen.

JITSI: jitsi.zohardia.eus

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea