@txikillana Gidaria...Ile zuri bat, ez dut izena gogoan.
53 baina gehiago ikusi eta baldintza erosoagoetan ziur.
@txikillana bai bai, maniki batzuk daude, eta egia esan laguntzen du tamainaren pertzeptziorako. Aranzadikoa nondik nora azaldu zuen...Ez dakit, nahiko liluratuta nenbilen azalpenik gabe ere☺️
@AVU_Osoro Ni lehenengotz, gela horretara, errekan behera ailegatu nintzen, beste leize batetik sartuta. Erabateko iluntasun eta isiltasunean (urjauzia kenduta). Egin nuen lehen gauza, kantu bat kantatzea izan zen: "Oihaneko zuhainetan". Ahoz gora, eskape librean. Hango oihartzuna! Ez dut ahazteko.
@txikillana Buff horrela iristea latza!!! A! gure gida Jack omen zen.
@AVU_Osoro Aranzadi galeriaren sarrera ikusi al zenuten, han urrunean? Kontatu al zizueten haren aurkikuntza nola izan zen?