Galdera: Euskal Herriko administrazio publiko batek Mastodonen profil bat eduki nahiko balu, egokia al litzateke mastodon.eus instantzian sortzea?
Kontuan hartuta tooten erdia edo gehiago gaztelaniaz izango liratekeela...
@joxe @asiersarasua @admin nik uste berea sortu beharko lukeela.
@mastoson.lezo adibidez,
gero norberak erabakiko du jarraitu edo ez.
@joxe
@AVU_Osoro @asiersarasua @admin Herri ertain edo handientzat onena izan daiteke. Baina txikiekin zer? 🤔
@galaipa @AVU_Osoro @asiersarasua @admin hor lojikoa litzateke gutxien-gutxienez diputazio mailan antolatzea, ezta? Edo eskualde/mankomunitateka
@galaipa @joxe @asiersarasua @admin @mastodon.arbizu.sakana edo horrelako zeoze,ez?
@AVU_Osoro @galaipa @asiersarasua @admin mmm gehiago igual @arbizu@sakana.eus edo holako zeozer 🤔
@joxe @AVU_Osoro @admin Bai, izan daiteke, baina ez dut ikusten horrelakorik gertatuko denik epe laburrean
@asiersarasua @AVU_Osoro @admin bueno, probokatzen hasi beharko da...
https://www.bbc.co.uk/rd/blog/2023-07-mastodon-distributed-decentralised-fediverse-activitypub
@asiersarasua @joxe @AVU_Osoro @admin kaixo, hain zuzen berdina aipatzera nentorren.
Iazko apirilean Europar Batasunaren European Data Protection Supervisor (EDPS) delakoak EU Voice eta EU Video sortu zituen:
https://social.network.europa.eu
https://tube.network.europa.eu
Europar instituzioentzat Mastodon eta PeerTube instantzia bana dira. Europan datuen burujabetza sustatzeko ekimena da.
@AVU_Osoro @joxe @asiersarasua @admin Barkatu baina Lezo ez da existitzen cc @Atopia @Tolosa
@txerren @AVU_Osoro @asiersarasua @admin @Atopia @Tolosa Horregatik da L Ez O
@AVU_Osoro @asiersarasua @admin zentzu guztia dauka, bai. Ta instantzia hori zerbitzu publikoko informazioan espezializatzea: trafikoa, eguraldia, alertak, iragarki publikoak...