@zital @Fairphone nire bikoteak mugikor berria erosiko du seguru aski.

Berak FP2 izan du eta nahiko gustura ibili zen, baina oso motel dabil (aspalditik, pila bat ari da aguantatzen eta haserre dabil, baina ez du garbitzeko edo beste bat erosteko pausoa ematen...).

Bateria ote zen susmoa hartu eta informatu zen, baina modelo horrentzat gastatu omen zaizkie. Moskeatu egiten nau horrek, ez al zen suposatzen piezak "betirako" izango genituela?

FP5 gomendatuko zenioke? Nik FP3 dut eta oso ondo.

@zital @Fairphone mertzi!! Pasako diot bikoteari... ea nondik jotzen dugun

Jarraitu

@zital @mikelgs Ni berotuta egon nintzen, baina tamainak atzera bota zidan. Patrikan 16cm adreilu bat...Gehitxo.

@AVU_Osoro mugikor txikiak (eta internet gabekoak) ere egin behar lituzkete, bai. Hori da Fairphoneri egiten zaion kritika bat, baina bueno. Ea beste enpresa majoren batek egiten dituen, deskubrituko bazenute abisau holako gauzak! @zital

@mikelgs @zital Kontua da merkatuko produkzioa 16cm tara jarria dagoela.
Ordun hortik irten ezkero produkzio lerroa aldatu behar da. Bere garaian (2020) sony, apple eta pixel zeuden neurri txiki eta prestazio txukunak eskaintzen zituztenak.
Azkenean pixel bat erosi nuen, ea graphene noiz jartzen diodan😅

@AVU_Osoro @mikelgs
bai neuri be mobil txikidxek gustaten dastez, baie bueno... azkanien ohitxu nai eurotara tramankuluetara be

@zital @AVU_Osoro @mikelgs internetedun txiki on eta “merke” bat gomendatuko bazenidate…

@xabi @zital @mikelgs "merke" zail ikusten dut, nik 350€ izorratu nituen. Pixel a4 baten.
Orain ez dakit zer dagoen, ni oso gustora.

@AVU_Osoro
@xabi @zital @mikelgs Nik ere Pixel 4A erosi nuen, eta oso pozik. LineageOS jarrita. Ez dira merkeak, nik bigarren eskukoa erosi nuen.

Oker ez banago Pixel berriak ere nahiko txikiak dira.

@galaipa @AVU_Osoro @xabi @zital @mikelgs nik pixel 6 dut, bigarren eskukoa eta Graphene OSrekin. Oso pozik nago eta sekulako argazki eta bideo kamara dakar

@mikelgs @AVU_Osoro @zital hoixe eskatzeko idatzi nien nik, tekletako mobilak iteko, baño erantzunik ez

Hoi izango zan hobena: txikiak, merkeak ta modularrak
Bitartian, 30 eurotan daude beste marketakoak ta luze irauteute

@mikelgs @AVU_Osoro @zital baina gaur egunean ezin da erabili mugikorra internet gabeb :(

Nola egingo duzu 2FA aplikazioekin, edo... Ez dakit ... Bizum bidali, etc...

@tfe @mikelgs @zital 2FA ez dakit zer den, bizum ez dut erabiltzen, watxapa eztare.

@AVU_Osoro @tfe @mikelgs
2 Factor Authentication, zerbitzu batzuetan logeatzeko derrigorrezkoa

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea