Asteburuko telegram-estresa dela eta, gogoeta txiki edo errealitate-zaplazteko bat:
Teknologia-ezagutzetan estandarra naiz; ingurukoak ikusita, estandarretik goraxeagokoa ere bai. Hala ere, orain ikasi dut zer diren proxyak eta VPNa. Hain oinarrizkoak. Penagarria? Oso. Jakiteko ardura handiagoa hartu beharko genuke? Baliteke.
Dena den, uste dut ez duela askorik laguntzen esateak 'egin zaitez zeurearen kargu', 'ikasi eta erabili matrix, xmpp...' Horrek jende gehienari gaina hartzen digu. +

... Aldaketa orokorragoa izango bada, askoz bide errazagoetatik etorri beharko du, ezta? Eta hori posible da? Esan nahi dut: mezularitzako plataformetan, adibidez, posible da jende 'arruntaren' artean sare deszentralizatukoen erabilera zabaltzea baina teknologia-ezagutza handirik izan gabe? Posible iruditzen zaizue? Zer beharko litzateke?
Galdera serioa da, e! (badaezpada)

@trikutik Posible dela ziur. Mastodon eta X-ren kasuarekin aldera daitekeela uste dut. Mastodon-eko euskal instantziarik ez balego, euskaldun berak igaroko al ziren Mastodon-era, ala gutxiago? Ez dakigu, baina ziur eragina badaukala. Egia da instantzia ugari daudela hizkuntza guztiak onartzen dituztenak eta badago euskaldun jendea euskaldunak bereziki ez diren instantzietan, baina komunitateen txoko independenteak sortzeak hurbiltasuna dakar, abiapuntu bat behintzat. Berdin beste zerbitzuekin.

@a_mento @trikutik teknikoki ez da arazoa. Esan nahi dut, erabiltzaile "arrunt" bati, matrix-xmpp edo guatsap instalatu, eta erabiltzeko ez luke arazorik izan behar. Mezuak bidali eta kitto.
Arazoa da, "denak daude x-plataforman eta nik ere egon behar dut" sorginzulotik ateratzea zaila dela.
Erakunde eta jende askoren hausnarketa kritikoa behar da, masa kritiko bat sortzeko eta hortik hurrun gaudela uste dut.

@izarobasurko @a_mento ados, eskerrik asko! Probatuko dut igual 😅, gero jendea animatu behar!
Egia esan, hau irakurri nuen eta konplikatuagoa dela iruditu zitzaidan
escritura.social/astrojuanlu/l

Bi pantaila-irudi

@trikutik @a_mento
😲 Baina nor da tipo hori?? zelako txorrada galanta!
Txorrada diñot ze argumentuak non dira?

Zintzoki uste dut askoz konplexuago dela vpn edo proxy bat zer ondo ulertu eta erabiltzea (eta ya ez dut esaten zurea instalatzea) matrix edo xmpp erabiltzea baino.

Aipatu duzu mezularitza deszentralizatua, hori emaila da adibidez.

xmpp kontu bat egiteko leku asko daude, gero nahi duzun app-a erabili eta listo, ez da besterik, arazoa @izarobasurko dioena, hori behin eginda zer?

@Luukanikos @trikutik @a_mento 😄 Nik uste ez dela batere zaila aldaketa, eta esperientziarekin probatu dut, nire bikote eta amaginarrebarekin. (ez dut guatsapik, eta harremanetan egoteko modua da). Gauza da, ez badago talde nahikorik, ba azkenean ez duzula erabiltzen. Baina teknikoki eta “jakinduria” aldetik, ez da batere konplexua, e-posta bezalaxe. Badago gainera DeltaChat izeneko mezularitza aplikazio bat, e-postarekin doana. Gero, VPNrena ere gaur egun esango nuke ez dela hain konplikatua, erabiltzen behintzat. Nik “Telegram afera” baino lehen ez nuen erabiltzen, eta @desertorea `ren posta irakurri eta gero (https://blogak.argia.eus/dabid-martinez/2024/03/25/asteburu-honetan-ikasi-dugunaz/) #RiseUp-eko VPN-a tita jarri dut telefonoan. Arazoa nire ustez, beste bat da. Denok “dugu” guatxap, eta nola atera hortik? Zergatik ez da lan egiten mezularitza sistema deszentralizatu batengatik lan egiten?

@izarobasurko @a_mento @desertorea @Luukanikos @trikutik kaixo! Oso debate interesgarria. Nire ustez garbi dago euskal instantzia irekiak behar direla. Erraza da jendeari matrix edo xmpp aipatzea, baina non eman behar dute izena?

Pixkanaka @abaraska taldeak muntatu ditu gauza batzuk. Baina zergatik ez imaginatu @izarkom bere matrix instantzia eskaintzen? Beste zerbitzu bat bezala kobratu lezakete.

Edo Nextcloud instantzia, Gancio...

Eraiki egin behar da, ez hainbeste konbentzitu edo irakatsi

@mikelgs @a_mento @desertorea @Luukanikos @trikutik @abaraska @izarkom Ulertzen dut diozuna Mikel, baina eraikitzeak soilik ez du ezer lortzen. Eraikita daude hainbat Matrix eta XMPP instantzia eta erabilera ez da oso masiboa. Euskal-Matrix edota XMPP instantzia batek lor dezake hori? (esango nuke matrixen bazegoela bere garaian Librezaleko talde bat, ezta?) Euskal labelarekin egiten bada, eta jendea batzen bada aurrera! Baina ez dut uste, kasu honetan behintzat, eta deszentralizazioaz hitzegiten gaudela, euskal instantziak asko lagunduko duen. Oxala oker banago!! ;)

@abaraska @a_mento @desertorea @mikelgs @trikutik @izarkom

Guztiz ados @izarobasurko k esaten duenarekin, egia da instantzia ezagunak badaude errezagoa izango dela baina hori ez da inportanteena.

Gauza hauetan arazoa ez da teknikoa izanten normalean... tamalez

Jarraitu

@Luukanikos @abaraska @a_mento @desertorea @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko
Nire ustez arazo handiena deszentralizazioa ez dugula ulertzen. Hau da, hezi gara aplilazioak itxiak direla ikusiz (elkar harremandu gabe), eposta beti izan da deszentralizatua naiz gmailek indar handia duen.
"jendea hor dago" argumentuak indar handia du, zerbait galduko ote dugun beldur.

@AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko Matrix gomendatzen dut oso erraza delako Element instalatzea, matrix.org kontu bat irekitzea eta berau erabiltzea. Benetan, oso erraza.

➡️ Element instalatu element.io/download
➡️ Matrix kontu bat sortu matrix.org/docs/chat_basics/ma

Baina zure inguruan zenbat pertsonek erabiliko dute? Horra gakoa.

Instantzia euskaldunen inguruan, nik bai esango nuke erabileran laguntzen dutela.

@desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko "zailtasuna"rena ere erlatiboa da. Zenbat jendek erabiltzen ditu VPNak (zer diren ere jakin gabe) futbol partidak ikusteko? Motibazio argi bat edukitzea bezalakorik ez dago!

@desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko Bestalde, ingurukoei Matrix edo XMPP gomendatzea niri ere zail gertatzen zait espreski horretarako "kontu bat sortu behar dutelako", eta Wsp/Telegramekin ez (berez bai, baina UXa da ezetz). Baina kontxo, Instagram edo Tiktok erabiltzeko pausoak berdinak dira (aplikazio bat deskargatu + kontua sortu), eta inork ez du esaten superzaila denik.

@desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @izarkom @izarobasurko baina funtsean ados diozunarekin @trikutik, arazoa erabaki indibidualetan BEZAINBESTE dago inertzia ez-osasungarrietan. Guztia batari egoztea bestea ahaztuta, partziala da eta ez bidezkoa.

@miren @desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @izarkom @izarobasurko bueno, hain erraza ere ez da 😔 Nire esperientzia super etsigarria:
1) Joan nintzen Element instalatzera. Ba, ez dit uzten Play Storetik, eta F-Droidetik ere ezin dut. 😡 Zergatik? Ez dut asmatzen jakitea 😔

@miren @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @izarkom @izarobasurko
2) Kontua sortzera joan eta aukeran ez dakit zenbat zerbitzari (?). Horrela behar du, baina horrek berak 'beldur' moduko bat sortzen du, ezjakintasunagatik seguru. Zein dira? Zein hartu? Fidatzekoak dira?... Horretan, adibidez, uste dut lagunduko lukeela gertuko bat egoteak, @desertorea​k esan zuen bezala. Eta @mikelgs​ek esan bezala, ea @izarkom edo beste norbait animatzen den.
Erraz jarri behar da. Oso erraz

@trikutik @miren @AVU_Osoro @abaraska @a_mento @izarkom @izarobasurko @desertorea @mikelgs

Ez dizut arrazoirik kentzen, erreferentziazko zerbitzari bat eukitzeak seguru pixka bat lagunduko lukeela, baina kuriosoa da nola ez ditugun galdera hoiek egiten multinazionalen produktuak erabiltzen ditugunean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea