@desertorea burrukan ari naiz zuk bezain "garbi" uzteko, ez dut lortzen jeje
@desertorea ez dakit nola baina letrak garbi, orain goikaldeko "tresna barra" kendu nahiko nuke jeje
@AVU_Osoro ea ba, lortzen duzun esan beharko diguzu. 😜
@desertorea @AVU_Osoro nik denbora berdina daramat, talde berdinean izan nuelako bere berri. Argi dago HeliBoard moldagarriagoa dela.
Hasieran kentzeko zorian egon nintzen AnysoftKeyboarden kurtsore teklak faltan botatzen nituelako, baina gero hemen swipe horizontalarekin kurtsorea mugitu nezakeela konturatu nintzen eta ondo.
Tresna-barrak ez dit trabarik egiten. Ditudan 4 hizkuntzetatik alfabetoa (QWERTY) darabildanean bakarrik (Lekittar idazteko), baina besteak gehiago erabiltzen ditut.
@desertorea @AVU_Osoro Androiderako #HeliBoard teklatua euskaraz erabiltzen hasteko jarraibideak hemen:
https://alexgabi.blogspot.com/2024/05/nola-instalatu-euskara-hiztegia.html
@txopi @AVU_Osoro nik gauza bakarra bota dut faltan: #datraolat. AnySoftKeyboard-en d letran zegoena. Bestela super gustura HeliBoard-ekin eta itxurak erraz moldatzeko duen aukerarekin. 🙂
@AVU_Osoro kar, kar, kar. Zer da kendu nahi duzuna? Letren gainean dauden sinboloak?