Andura edo Sambucus ebulus, eta bere fruituak.
Gure espazio periurbanoetan oso maiz agertzen den landare ederra.
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Andura
#Gaztaño #Orereta #Errenteria
Azken astean herrian egindako behaketetan gogoratu dut ez dagoela belar txarrik, eta txunditu nau gure kaleetako biodibertsitateak.
https://www.inaturalist.org/projects/euskal-herriko-biodibertsitatea
#iNaturalistEH
@birasuegi nik iNaturalist esperientziarekin ikasi dut landare itsutasun handia dugula. https://eu.wikipedia.org/wiki/Landare_itsutasun
Eta belarra ez moztearen ebanjelista bilakatu naiz.
@theklan Aiba, ez nuen kontzeptua ezagutzen. Oso interesgarria.
Banabil azken aldian hiri-mantenu eta landarezaintzan ikuspegi agroekologikoa duten irizpide, teknika eta ildoen bila.
Aurkitzen dudana elkarbanatuko dut hemen.
@birasuegi @theklan suizan belarra beranduago mozten dute bide bazterretan.
Hiri batzuetan, zuhaitz oinak ere landatzen dituzte belar eta loreekin.
@AVU_Osoro @birasuegi hiriguneetan asko irabazten da belarra ez moztuta. Bizitza gehiago, ulermen gehiago eta gozamena begientzat. Ez dakit nori bururatu zitzaion belardiak motz egon behar direla.