@gontxatorre eta sagardotegietan Barents itsasoko zenbat bakailao, tokiko arrain espezie dezente gutiesten direlarik @txikillana
@ng @gontxatorre Mutrikukoa, ordea, hasiera-hasieratik gutxietsitako espeziearen (berdela) konsumoa bultzatzeko sortu zen. Berriki aditu dudanez, baina, jaiaren bultzatzaileek aitortzen dute helburua ez dela bete. Jendeak festan jaten du berdela, asko gainera, baina gero dendan ez du erosten!
@txikillana nolabait ez da harritzekoa, jai egun bereziko janari gisan aurkezteak ez du baitezpada egunerokoan eraginik. Ipar EHan taloekin gertatu dena bezala, lehen jende xumeen egunerokoa gaur egun ia jai giroekin bakarrik lotzen da @gontxatorre
@txikillana @ng @gontxatorre
Lagun baten aitak babarrunekin du, ezin du ulertu jatetxera "babarrunada" jatera joatea, umetan egunero jan behar zituen eta.