@txo_elurmaluta @anabasa @AVU_Osoro @desertorea @miren @argia Iepa! Ba zuek idatzitakoa irakurri eta gero, gutxi gehiago dut esateko! 😅 Nik uste oraintxe bertan eskoletan ez dagoela honi buruzko hausnarketarik eginda (gure @EDERTO87@mastodon.eus-ren kasua eta beste pare bat saiakera salbu). Nire esperientziatik, ez irakasleek ez zuzendaritzak ez dute aurretik ezer pentsatu eta erabakitzeko denborarik izan. Gmail, ba gmail, gelako ordezkariaren guassapa, ba guassapa… ez da egon Jaurlaritzatik ez eskoletatik ez berritzegunetatik gogorik gaiari heltzeko. Gero, arazoak eztanda egiten du, 4.mailako neska bati kulerotan argazki ateratzeko eskatu diolako norbaitek eta eskolan banatu, edo pornofake horietan ikaslean sarturik daudela ikustean, edo bullyng kasuetan sare digitalak erabiltzen direlako. Oraintxe bertan “Debekua”-ren alde egingo nuke, hau da, telefono adimendunik ez klasean, hau dena argitu eta estrategia bat adostu arte. (Telefonoak ekar ditzakeen onurak klase orduetan ere ez ditut argi beste aldetik…) Gero, hausnarketa egingo balitz, noski ikasleak eta irakasleak parte hartze dinamika batean eta erabakiak hartzen ikus ditzakedala, baina oraintxe gauden puntua hortik urruti ikusten dut. Telefonoa ikasle eta irakasleek nola erabili eskola eremuan batera erabakitzea bikaina litzateke.

@izarobasurko @anabasa @argia @desertorea @miren @txo_elurmaluta
1/n Guzti hau nahikoa ez, eta beste erpin bat gehitzera nator. Digitalizazioa nola bizi duten 2.DBH-ko familek,portatilen afera (guraso bilera izan dut):
- "Egunero etxekolanetarako ez badute behar, zergaitik eraman eta ekarri egunero?"
- "Etxean mugikorraren erabilera arduratsua lantzen ari gara, eta eskolatik internet mugarik gabe eskaintzen dien gailua ematen zaie. Eskolan mugatua dago, baina nik ez dakit etxeko sarea kapatzen"

Jarraitu

@izarobasurko @anabasa @argia @desertorea @miren @txo_elurmaluta
2/n
- "nik ez dut sekula etxeko lanak egiten ikusi, beti jolaserako darabil"
- "Zergaitik ezin dira eskolan utzi? eta behar dutenean soilik etxera eraman?"
- "Eskolatik irten eta entrenamendua du zuzenean, aldagelan uzteko beldurra du"
- "Euria egiten duen bakoitzean oso urduri egoten da, busti/ondatuko zaion beldur".
- "Portatila? eta ez dakite idazten. Pandemian baliagarri izan zitekeen, orain zentzurik badu?"

@izarobasurko @anabasa @argia @desertorea @miren @txo_elurmaluta
3/n
- "Nire semearena, nire ohe azpian kargatzen dut, gauez jolasten ibili izan delako".

Ez dakit nola, baina eredu hau ez dela egokia garbi dut.
Nik bazpare atzo hau erosi nuen:(bai nire letra hobetzeko)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea