Ez dakit Politikaz, Estrategiaz, Barometroez, ...
Nere uste xumean, alderdi abertzaleetako kideek, Parlamentuan, Aldundietan Euskaraz jardun beharko lukete beti. Erderetan hitz egin duenari erantzuteko ere bai.
Onar dezaket hauteskunde kanpainan mezua zabaltzeko erderetan jardutea, baina egunerokoak Euskaraz beharko luke.
Euskaraldia egunero da, edo ez da.
@GariGaraialde Etxekoak arduratzen nau, Madrilen,Parisen eta Bruselasen, ez dit gehiegi ardura egia esan.
@AVU_Osoro @GariGaraialde Ados erabat. Zertarako balio dit euskara Europako Parlamentuan ofizial izateak, gero medikuarenean eta ospitalean erdaraz egin behar badut, epaitegian, ertzain-etxean, NANa eta pasaportea egitean, Guardia Zibilaren kontrolean, erosketak egiten ditudanean, hegazkina hartzen dudanean, eta kafesne sinple bat eskatzen dudanean, zerbitzaria ez baita kapaza izan, kafe + esne lotu ahal izateko.