@Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz arazo handia da sistema mailan ezin dela bigarren hizkuntza bat aukeratu hainbat gailutan (gehienetan, esango nuke).

Nire inguruan ikusten dut pertsona batzuei asko kostatzen zaiela euskaraz ez dauden aplikazioak ingelesez egotea (euren kasuan gehienak dira). Horregatik, garrantzitsua da aplikazio guztiek hizkuntza aukeratzeko modua eskaintzea ezarpenetan, baina hori ere, zoritxarrez, ez dute denek eskaintzen.

Eta horren aurrean, zer egin?

@desertorea @Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz

Kanpaina oldarkor bat, astebetez euskarazko webgune GUZTIETAN, (@puntueus bidez?): #lehenhitzaeuskaraz eta #cookieakalaordaindu ren arteko gurutzaketa bat.

Nabigatzailea erdaraz badago, pop-up HIPER INTRUSIBO bat. bi aukerarekin:
- euskaratu zure nabigatzailea eta jarraitu normal
- jarraitu erdaraz baina eman eurotxo bat euskararen aldeko gauzatxoak egiteko.

Ez cookierik eta ez ezer, sartzen zaren bakoitzean, berriz: euskaratu ala ordaindu.

Jarraitu

@joxe @desertorea @Biozale1@mastodon.eus @urtzai @pantailakeuskaraz @puntueus
egia esan ideia ona iruditzen zait,erderaz duzu gailua? ba pixkat deseroso irakurri/begiratu/nabigatuko duzu formula.
Gora pop up!!!

@AVU_Osoro @desertorea @Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz @puntueus lanean proposatzen badut, hurrengo nanosegunduan orbitan ikusi ahalko nauzue Starlink sateliteekin batera, baina eske ez dago beste modurik.

@AVU_Osoro @desertorea @Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz @puntueus Edo igual dirurik ez, baina bideo edo gif animatu bat, zuhaitz bat jausten, eta mezu bat:

"Erdaraz nabigatzen duzun bakoitzean, Iratiko oihanean ehunka urteko pago eder bat jausten da".

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea