@anagalarraga1 Alegia, DBH ko ikasleen gehiengoak. Bereziki magikoa dela pentsatze horretan.
@Lacalle @AVU_Osoro Nire ustez, kontuan izan behar da interes handiak daudela AAren magia saltzeko. Ez da ezjakintasun hutsa; nahita bultzatzen da pentsamendu magikoa
@anagalarraga1 @Lacalle @AVU_Osoro Ezjakintasuna eta marketinga aspaldiko aliatuak dira.
@birasuegi Bai jauna! @berria ko zutabe hau gogorarazi didazu: "Eraikitako ezjakintasuna"
https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/eraikitako-ezjakintasuna_2136924_102.html
@Lacalle @AVU_Osoro
@anagalarraga1 @AVU_Osoro Izan daiteke. Baino pentsamendu mota hori berehala desagertzen da teknologia hori nola funtzionatzen duen eta nork kontrolatzen duen eta zer interesekin azaltzen denean. Gainontzeko teknologiekin gertatzen den bezalaxe, bestalde
@Lacalle Ados, baina ez da hain erraza ere... Adibidez, 2022ko erreportaje honetan, oso kritiko azaldu ziren @txo_elurmaluta eta Ujue Agudo. Hiru urte geroago, puntu berberak eztabaidatzen jarraitzen dugu:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/adimen-artifiziala-artean/
@AVU_Osoro
@AVU_Osoro @anagalarraga1 baina hori ezinezkoa da, natibo digitalak dira!!!
@AVU_Osoro @anagalarraga1 Ikasleen maila berean ipiniko nituzke irakasle eta guraso gehienak.