LAGUNTXA OSTIA!!!
Aurrekoan @izarkom -era joan nintzen BAT EG1N oparitxoaren bila, kuadrilako batek
nire izena eman zuelako izarkom-en alta emateko. @ekaitz_zarraga -egaz eta @eider -egaz berbetan, komentatu
genuen, alta berri bat emateko garestia zela, ta pentsatzen ari ginen ea hori
nola "arindu".
Adibidez: BAT EG1N-en ekartzen duenari %75-eko deskontua eta datorrenari %25-eko
deskontua bere lehen fakturan.
@izarkom @ekaitz_zarraga @eider @goiener
Baten batek esan dezake, ba enpresarentzako kalte handia dela, baina, izarkom-en
zenbat jendek hartzen du baja? ez dakit, uste dugu oso jende gutxi dela, orduan
kalte hori "infinitorantz" "arinduz" ba beharbada zenbakiek ematen dutela.
Ziur aski FLIPATZEN gaudela, baina ez dakit, uste dut horrelako zerbaitek
animatuko gintuzkeela bezero berriak ekartzera, eta izarkom esaten dugun moduan
izan daiteke goiener eta abar.