Etxean kalefakzioa gasetik elektrikora pasatzea baloratzen ari gara, baten batek egin al du aldaketa duela gutxi? Zenbat balio luke ggb? Diru-laguntza publikoren bat ba al dago horretarako?

@XabierSoto aldagai asko daude tartean.
Istalazioa mantendu nahi duzun, sistema osoa aldatu....Pixu bat den, etxe bat, azalera, gela kopurua...

@AVU_Osoro ez dut uste instalazioa mantendu ahalko denik... Pisuari buruz nahiago dut xehetasun handiegirik ez eman, demagun tamaina estandarreko etxebizitza bat dela.

Jarraitu

@XabierSoto aire punpa horietako batek 3000 € balio omen du instalatuta, kanpoan jartzeko tokia behar da (balkoia eta uraren isurketa puntu bat) barruan "split" (hoteletako aire girotuen antzera)desberdinak jar daitezke gailuaren indarraren arabera. Horixe nik dakitena.

@AVU_Osoro ezjakintasunetik, ezin liteke zerbait sinpleagoa egin? Adibidez, gas irteera blokeatu (sukaldean egin berri dugun moduan), gas bidezko radiadoreak kendu eta elektrikoak jarri, beharrezkoa bada elektrizitate-toma berriak jarrita?

@XabierSoto seguraski bai beste aukera bat da, ez dago errezeta bakarra.

@XabierSoto @AVU_Osoro Ez da erraza. Guk etxean eguzki-panelak jarri ditugu eta hala ere gaseko galdara dugu. Aerotermia edo bestelako kalefakzio elektriko bat jarri nahi genuen. Lehen baldintza zen dena ondo isolatzea, baina etxea oso zaharra da, eta isolamendua oso garestia da, eta horri gehitzen badiozu aldatzearen kostua...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea