@ng Ados Nikolas, hizkuntzaren errealitatea egunero pairatzen dugu, klimarena "noizean behin" (ados, gero eta maizago) horrek zailtzen du nik uste.
Hizkuntzaren "Alde" egitea erosoagoa da, Klimaren alde zenbait ohitura "aldatu" beharra aldaketa handiegia suposatzen digu. (erosketa ereduak, bidaiak, elikadura, autoa, makrokontzertuak,..)
@ng ba esango nuke euskararen egoeraren kezka dugunon artean joera zabaldua dela (ez nuke orokorra esango) klima larrialdiaren inguruko kezka ere. @AVU_Osoro
@AVU_Osoro hala da bai, baina neurri batean atmosfera defendatzea zailagoa da ez duelako nortasun dimentsiorik. Ez dakit ongi nola argiki azaldu. Mendi bat proiektu turistiko baten aurka defendatuko dugu gure lurraldearen (eta nortasunaren) parte delako. Nola gauza bera hauteman atmosferari dagokionez?