Ez dakit jendea orokorrean konturatu den edo oraindik irakasleen arteko elkarrizketan dagoen. Baina EAEusko jaurlaritzak erabaki du publiko egitea zein diren ikastetxe txungoak.
Puntu gehiago emango diete "konplexutasun" handiko ikastetxeetan lan egiten duten irakasle ordezkoei.
Bi ondorio zuzen:
Segregazioa eragingo edo betikotuko du. Familiek umea non sartu pentsatzean zerrenda begiratuko dute.
Ikastetxe horietan irakasle are errotazio gehiago egon daiteke.
@mikelgs Nafarroako sistema askoz egokiagoa iruditzen zait. Puntuazioa bera da, 3 urtez hor lan egiteko aukera duzu, galtzeko aukera bakarra funtzionario bat egonkortzea da, "dificil provision" du izena.
@mikelgs ni egon nintzen dificil probisionen, badakit zer den, egoera ez da berdina baina sistemagatik ari nintzen, jakina ez nagoela eskolak "klasifikatzearen" alde, baina bikoitz puntuatu baino denboran lana bermatzea egokiagoa dela iruditzen zait, hori esan nahi nuen, antza ez zait ulertu.
@AVU_Osoro ikastetxearentzat hobe da langileei hiru urtez hor egongo direla bermatzea, horrela langileak planak egiten ditu, epe baterako motibatzen, inplikatzen da. Baina EAEn egin duten honek arriskua du jendea modu desordenatuan joateko ikastetxe batetara, urte batean urte eta erdi puntuatzeko eta gero alde egiteko.
"Konplexutasuna" gutxitzea da egin behar dena, hala ere. Mendi puntan dagoen herria ez duzu hirigunera hurbilduko. Baina hirian ikastetxe bat eta ondokoaren arteko aldeak...