Bizikleta piezak begiratzen egon naiz...

Nire 13 urteko bizikleta konpontzeko eta bizikleta berri bat erosteko agian. Oraingoa txiki geratzen zait eta amonaren herrian bizi delako. Etxera eramatea lagunekin ibilteko edo odisea bat da beti.

Nahiko desgaste egin diot...! 😰

Nire oraingo bizikletaren kexu guztiak:
- Txikiegia geratzen zait, ezin eserlekua gehiago igo estruktura arriskuan ipini gabe
- 26 kg pisatzen ditu (atzean badu zamak eramateko atala, pisuaren gehienaren erruduna)
- Nire zapata guztiek irrist egiten dute pedaletan
- Balaztek ez dute nik nahi beste balaztatzen. Diskak erabiltzeko atal asko aldatu beharko ditut.
- Martxa altuetan kateak salto egiten du... argazkiak horren arrazoia argitu egin du behintzat.
- Ez du dinamorik, piladun argiak ditut

@crashlogger koadroa txikia bada, ezer gutxi egin dezakezu hori aldatu gabe.(agian tija luze luze batekin + potentzia luzeago bat)
- Trasmisioa txikitua daukazu (aspaldi aldatua beharko luke)
- pedalak, plataformakoak gomendatzen dizkizut.
- frenoak v brake dira?( bestela horiek jarri eta hobetuko duzu)
- aurreko ardatzeko dinamoa beti da aukera ona.
-26 kiloak ez dira atzeko parrillarenak bakarrik. Hori kenduta ere, 20 kilotik gora ibiliko zara.
animo! ( proiektu ederra)

@AVU_Osoro Bai zoritxarrez koadroa txikia da, 10 urterekin jaso nuen olentzero+urtebetetze+komunio opari modun...

Transmisioa eta katea, biak, akabatuta daude bai. Eta aurten bigarren pedal-ardatza ere txikitu dut. Dena aldatu beharko neguan zehar :P

V-brake dut bai baina pisuaren eta gurpilen desgastearen ondorioz oso flojutxo daude...

Parrilla eta aurreko suspensioa dira pisuaren errudun nagusiak 😅

Jarraitu

@crashlogger ala ere 26 kilo izugarri da, naiz suspentsioa eta parrilla izan.
V-brake, kable+funda berriekin. Hobekuntza fijo.

@AVU_Osoro Hemen dugun pisua igual ez dago egoerarik onenean bez... baina nire aitaren bizikleta baino askoz pisutsuagoa bada.

Aitarenarekin ~19kg dino pisu berdinak 😅

(Irudikoa neurea da, erreferentzia modun)

@AVU_Osoro Galdetu baino lehen: lokatza gelditzeko plastiko puskek ez dute balazten aurkako efekturik. Instalatzerakoan kontu handiz ibili nintzen talkarik ez egoteko :P

@crashlogger maneta/v Brake on eta zapata on batzukin(nik maeta eta lebak aldatuko nituzke), frenu kontua asko hobetuko duzu.
tija eta potentzia luzeagoekin, kuadroa mantendu dezakezu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea