๐Ÿ”’ Pentsatzen dugu pribatutasun informatikoa konplexuegia dela, baina tailerretan kontrakoa transmititzen saiatzen naiz: gauza ez da dena batera aldatzea, egunerokotasunean pauso txikiak ematen joatea baizik.

๐Ÿ—“๏ธ Hori dela eta, hurrengo asteotan, segurtasun digitala hobetzen joateko aholku praktikoak partekatuko ditut hari honetan.

๐Ÿ“ฑ Telefono mugikorretan zentratuko naiz batez ere, eta aholkuak edozeinek martxan jartzeko modukoak izango dira.

โ‰๏ธ Interesatzen zaizu? #PribatutasunAholkuak

โ‰๏ธ Gaur, berotzen hasteko, oinarrizko galdera bati erantzungo diozu.

๐Ÿ“ฑ Begiratu gabe erantzun behar duzu: zenbat aplikazio dituzu instalatuta zure mugikorrean?

๐Ÿ‘€ Bozkatu eta gero begiratu ezarpenak, edo zenbatu eskuz. Zenbat aplikazio dituzu benetan? Asmatu duzu? Urrun geratu zara? Kontaiguzu erantzunetan. #PribatutasunAholkuak

๐Ÿงต Aplikazioak "badaezpada" gordetzea ez da doakoa: zure datu pertsonalak arriskuan jartzen dituzte!

#๏ธโƒฃ Erabiltzen ez dituzun app horiek guztiak ezabatzea zergatik komeni den ikusiko dugu #PribatutasunAholkuak lehen hari honetan.

๐Ÿ›ธ 1. Konturatu gabe datuak lapurtzen dizkizuete.

Gogoratzen duzu app horri zure kokalekura, kontaktuetara edo argazkietara sartzeko baimena eman zenionean? Ireki ez arren, askok bigarren mailan funtzionatzen jarraitzen dute zure datuak biltzen eta iragarleei saltzen. Benetan nahi duzu app ahaztu horrek non zauden jakitea?

โš ๏ธ 2. Atea irekita uzten dute.

Softwarea zaharkitu egiten da eta erabiltzen ez dituzun aplikazio horietako asko ez dira eguneratu ere egiten. Garatzaileek bertan behera uzten badute edo akatsak zuzentzen ez badituzte, zibererasoetarako sarrera ezin hobea bihurtzen dira.

App gutxiago = atzeko ate gutxiago zure poltsikoan.

๐Ÿ”„ 3. Jabeak aldatu egiten dira, baina eman zenituen baimenak betirako mantentzen dira.

Duela urtebete segurua zen app bat zalantzazko enpresa bati saldu zitzaion. Erabiltzen ez duzunez, ez duzu aldaketaren berri, ezta zure datuekin egiten dutenaren berri ere.

๐Ÿ˜ด Zer egiten dute ahaztuta dituzun app horiek lo zauden bitartean?

๐Ÿ” Etxera janaria eskatzeko aplikazioa: Zure kokapen zehatza ordu oro ikuskatzen jarraitzen du (24/7).
๐ŸŽฎ Bidaia batean deskargatutako jokoa: Zure kontaktu-zerrendara eta etxeko sarera sartzeko baimenari eusten dio.
๐Ÿƒ Jada erabiltzen ez duzun fitness aplikazioa: Zure osasun-ohiturak eta ordutegiak gordetzen eta prozesatzen jarraitzen du.

๐Ÿ’ก Zer egin dezakezu?
๐ŸŸข Zailtasun-maila: Oso erraza.

๐Ÿšฎ Ezabatu azken 2 hilabeteetan erabili ez dituzun aplikazio guztiak (etorkizunean berriro behar badituzu, berriz instalatu ditzakezu).

๐Ÿ›ก๏ธ Bizitza digital osasuntsua da zure pribatutasunaren oinarria!

๐Ÿ“ฅ Atzo esan nizun aplikazioak desinstalatu behar dituzula, gaur ordea kontrakoa esango dizut, bi aplikazio instalatu behar dituzula.

๐Ÿงต Zer da F-Droid eta zergatik ezagutu beharko zenuke zer den?

๐Ÿ•ต๏ธ Atzo azaldu bezala, egunero erabiltzen dituzun aplikazio gehienek zure datuak biltzen dituzte atzetik, zu konturatu gabe. Baina badaude alternatiba libre eta seguruak.

๐Ÿ›ก Ezagutu ditzagun F-Droid eta Exodus Privacy.

๐Ÿ“ฆ Zer da F-Droid?

Android-erako aplikazio-denda alternatibo bat da. Ezberdintasun nagusia? F-Droid-en aurkituko dituzun aplikazio guztiak software librekoak direla f-droid.org/eu/

Ez dago Google Play-ren menpekotasunik, ezta ezkutuko negozio-eredurik ere.

๐Ÿ›ก๏ธ Zergatik instalatu beharko zenuke?

๐Ÿ‘๏ธโ€๐Ÿ—จ๏ธ Pribatutasuna: Bertako aplikazioek ez dizutelako datu pertsonalak lapurtuko eta ez dutelako erabilera zelatatzen.
๐Ÿšซ Iragarkirik gabe: Aplikazio gehienek ez dute iragarkirik.
๐Ÿ” Gardentasuna: Aplikazioren batek ezaugarri jakinen bat badu, F-Droid-ek argi eta garbi abisatzen dizu deskargatu aurretik.

๐ŸŸ  Zailtasun-maila: Tartekoa.

๐Ÿ‘‡ Nola instalatu F-Droid zure Android mugikorrean urratsez urrats?

๐Ÿ“ฒ Google Play-n ez dagoenez, kanpotik deskargatu behar da. Ez beldurrik izan, oso erraza da eta 2 minutu besterik ez ditu hartzen!

1. Sartu f-droid.org webgunean.
2. Sakatu "Deskargatu F-Droid" botoi urdina .apk fitxategia lortzeko.
3. Aktibatu "Baimendu iturburu honetatik" aukera.
4. Sakatu Instalatu eta kitto!

๐ŸŽฏ Jakin nahi duzu zein aplikaziok zelatzen zaituen eta zeren bidez egiten duen? Jakin nahi baduzu, instalatu Exodus Privacy (F-Droid-en bertan duzu).

๐Ÿ‘๏ธโ€๐Ÿ—จ๏ธ Tresna honek zure mugikorreko aplikazioak eskaneatzen ditu eta barruan dituzten trackerrak eta eskatzen dituzten baimenak erakusten dizkizu.

๐Ÿ˜ฑ Ikusiko duzunarekin beldurtuta aterako zara!

๐ŸŸ  Zailtasun-maila: Tartekoa.

๐Ÿ” Nola erabili Exodus Privacy?

1. Ireki aplikazioa eta utzi zure mugikor azter dezan (segundo batzuk besterik ez dira).
2. Sakatu zerrendako edozein aplikaziotan xehetasunak ikusteko.

Jarraitu

@desertorea
- trackers
- permissions (azken hau moldatu daiteke? app batzuk oso altua dute)

ยท ยท Web ยท 0 ยท 0 ยท 0
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea