Eguerdi on!
Azken aldian federazioekin zeuden arazoak, pixelfed instantzia ostatatzen den zerbitzariaren baliabideekin izan dute zerikusia.
- Makina RAM memoriarik gabe geratu zen une batean eta federazioa kontrolatzen zuen prozesua eten eta blokeatuta geratu zen.
Konpontzeko zerbitzariari (birtualizatuta duguna), CPU eta RAM memoria gehiago esleitu dizkiogu eta gero federazioa kontrolatzen duen prozesua berrabiarazi.
Hau ez litzateke posible izango urteroko zuen ekarpenik gabe. Mila esker!