Asteburu ederra Wikipedian igelen taxonomia ordenatzeko. https://eu.wikipedia.org/wiki/Pelodryadidae
#Untxizuloa hari batean:
Orain aste batzuk "Wikilasterketa" jokoa jarri genuen martxan (https://wikimedia.eus/wikilasterketa/). Jokoaren helburua da artikulu batetik beste batera iristea, Wikipediako loturetan klik eginez.
Baina... posible al da edozein artikulutik edozein artikulura iristea?
Bada, ez. Badirelako Wikipedian artikuluak ez dutela inongo kanpo loturarik. Hau da, ez dago artikulurik artikulu horretara doana. "Artikulu umezurtzak" deitzen dira: https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:LonelyPages
@AVU_Osoro ez zuzenean. Euskarazko Wikipedian zerbait aldatzen bada, hor geratzen da soilik.
Datuak Wikidatan aldatuz gero, beste proiektu batzuek ere hartzen dituzte.
Eta azken aldian lantzen ari garen Commonseko datu tabularrak aldatuz gero... ba agian etorkizuenean beste proiekturen batean eragiten du.