Badira gau batzuk, gainontzekoak baino zapore mikatzagoa uzte dutena; Badira gauak, Irunera autobusez iristen diren migrante batzuek @IrungoSarea@twitter.comko jendearenkin joan ordez, beraien kontakto batekin joaten direla: "mon frère m'attend"
Ulertzekoa da, ezezaguna den herri batera iritsi, eta autobusetik jaitsi ahala, zuregana gerturatu diren txuri arrotz batzuengan konfidantza jarri ordez, zure azal kolore bera zuen eta zure hizkuntzan hitz egiten zuen kide batek emandako kontaktuaz fidatzea.
Kontaktu horrek, muga pasatzeagatik dirua eskatuko dizula jakin arren. Dirua eskatuko dizula badakizu, zenbat eskatuko dizun badakizu... txuriak aldiz, ez dituzu ezagutzen, eta boluntarioak direla esan duten arren, ez dakizu nortzu diren... eta ez dira belzak, arrotzak dira.
Batzuetan, kontaktu hori uxatu egiten dute boluntarioek, batzuetan nahita, ekintzez, besteetan zeharka, bertan azaltze hutsagatik. Beste batzuetan, polizia patruila bat azaldu delako izutu eta ihes egiten du kontaktuak.
Eta orduan konfidantza eza nagusitzen da; zuk uxatu baituzu muga pasatzen lagunduko zien kontaktua; muga pasatzen lagunduko ziela uste zuten kontaktua. Konbentzituta baitaude, dirua ordaindu eta Baionara edo Bordelera eramango dituztela, zuzenean.
Eta ez da erraza egoera, dirua ordaindu eta Baionara iritsi den jendea ezagutu baituzu, eta 50, 80 edo 120€ ordaindu eta autoz Baionara eramatea garestia bada ere, Baiona dute hurrenho helmuga... Eta Irunera ere, ordainduz iritsi dira.
Baina 100 edo 120€ ordaindu eta Irunen, Endarlatsan edo Hendaian kalean botata utzi dituztenak ere ezagutzen dituzu. eta Irunera itzuli dira; baina ezin diezu 'esan nizuen' esan; ez du balio. Zuk ere, ez baituzu asko eskaintzeko.
Lotarako gune bat eskaini diezu, aldatzeko arropak, muga pasatzeko informazioa... eta autobus bileteak 100 ez, 8€ balio dituela esan... Baina zuk ere ezin duzu zihurtatu muga pasako dutenik. Zuk ezin dituzu beste aldera eraman... eta haiek pasa egin nahi dute, bidea jarraitu.
Baina hurrengo egunean itzuli egiten dira @IrungoSarea@twitter.comko boluntarioak. Autobus geltokira itzuli, eta gatazka bera izaten dute haiek buruetan, gatazka bera izaten dute 'pasanteekin', esplikazio bera ematen diete iritsi berriei...
eta poztu egiten dira lotako gune segurua ematen dioten pertsona bakoitzeko, baina tristetu konfidantza lortu ez eta San Migueleko kale ilunetan barneratzen den pertsona bakoitzeko. "mon frère m'attend"
Bart, 22:20, 23:20 eta 23:40 etan iristen diren autobusetan 23 lagun iritsi ziren. 11 eraman zituzten Martindozeneako gunera; 12 joan ziren beste kontakturen batekin.
Ulertzekoa da, ezezaguna den herri batera iritsi, eta autobusetik jaitsi ahala, zuregana gerturatu diren txuri arrotz batzuengan konfidantza jarri ordez, zure azal kolore bera zuen eta zure hizkuntzan hitz egiten zuen kide batek emandako kontaktuaz fidatzea.