Aspaldiko urteetan Irunen ikusi dudan elkartaratzerik jendetsuenetakoa eta dudarik gabe, gazte gehien erakarri zituena, gaugiroan izandako polizia karga bat salatzeko izan zen.. eta deialdia ez zen giro 'arraroetatik' egin.
@GariGaraialde
Poliziaren karga salatzeko egin zuten elkarretaratzea... edo poliziak parranda egiteko aukera galerazten zielako? Nik ez dut horren argi. Poliziaren basakeria askoz gehiagotan ere eman da eta ez ditut bestetan hori salatzeko protestan ikusi...
@atxamart Berez, karga salatzeko egin zen elkartaratzea. Abisatu gabe kargatu zuten, dirudienez inolako justifikaziorik gabe...
@atxamart eta poliziaren kargak salatzeko sarri egin dira elkartaratzeak Moskun.
@GariGaraialde
Baina zuk zeuk esan duzu, ez horren jendetsuak...
@atxamart Gauza asko nahasten dira hor: parranda kakaztea, poliziaren karga, Covidarengatik hartutako neurriak, nekatze orokortua, gazte giroa...
Nik bertan ikusi nuen jende asko, beste elkartaratze askotan ikusi ditut.
Uste dut ez dela erraza azterketa hori egitea, eta gaur gertatzen ari denaren inguruko azterketa egitea ere ez da erraza... baina analisi okerrak (eta simplista, berez da okerra) ezin du soluziorik ekarri.
@GariGaraialde Horregatik esan dut hasieran nik ez nuela argi elgarretaratzea poliziaren karga salatzeko egin ote zen. Badakit hor zegoen asko polizen jazarpena salatzeko egin diren beste elgarretaratzetan ere egon direla, baina beste asko ez, eta alde batetik tristura sortzen dit batzuk "parranda egiteko eskubidearengatik" mugitzen direla soilik, baina beste aldetik pentsatzen dut horrengatik bada ere gutxienez mugitu egiten direla...
Ez ditut elkartaratze hura eta hauek berdintzen, ez diot hura deitu zutenek ez ez zutenik arrazoirik... baina sentsazio arraroa utzi zidan. Galdera asko eta erantzun gutxi.
Orain berdin naiz.
Ez deitzaileengatik, bertaratutakoak sailkatzeko dudan ezintasunarengatik baizik.