.en lizentzien afera dela eta, zer gertatzen da modu batera lizentziatutako edukiak, beste lizentzia mota bat duten euskarrietan argitaratzean?
Esaten al zaie eduki sortzaileei zein lizentziatan argitaratuko diren? Galdetzen al zaie ondo iruditzen zaien?

@GariGaraialde
Segun eta zein lizentzia erabiltzen duzun. CC ren SA atribuzioa erabiliz gero lizentzia mota bera mantentzera behartuta zaude, adibidez. Bigarren eta hirugarren galderei erantzunez, batzutan zein lizentzipean argitaratuko den esan eta ongi iruditzen zaien galdetuko zaie eta bestetan aldiz ez. @aiurri ren kasuan argi geratu da ez zaiela esan ere egiten eta gutxiago ongi iruditzen zaien galdetzen...

Jarraitu

@atxamart @aiurri niri inork ez dit sekula aipatu zein lizentziatekin argitaratzen duten eta ez didate eskatu lizentzia aldatzeko baimenik.
Badakit SA bada, lan eratorriren bat egitekotan, berdin banatu behar dela, baina ez naiz horretaz ari. Zuzenean, beste norbaiten luzentzia aldatzeko 3. batek duen eskubideaz ari naiz galdezka (bai, badakit ez duela eskubiderik; ez nuen erantzuna bilatzen, galderan pentsatzea bilatzen nuen).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea